Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Obispoarengatik galdetu zigun, nolakoa ote zen, altua, baxua, potoloa, argala, zenbatsu urte. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 123. orr.
Berrogeita hamar urte inguruko gizon potolo batek irribarre polit bat itzuli zidan, gizabidetsu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 151. orr.
Gizon potoloa baino gehiago, lodikotea zen taxista. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 78. orr.
Izerditzen hasitako ume potolo batek erdi irrikaz erdi angustiaz begiratzen du, aldiz arbolen itzalpe urrunari, aldiz autobusak agertu beharra duen bide-zatiari. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 12. orr.
Doi-doi kabitzen zen barruko arropa zurien azpian, troxetan bildutako umegorri potolo bat zirudien. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.
"Zer duzu, Iñaki?", galdetu dio Amaiak, eta, potoloak ezer esaten ez duenez gero, galdezka ekin diote beste guztiek ere. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.
Bere lagunak, bibote-itzal bat zuen potolo bizkarzabal batek, ukondoa ukitu zion eta hitz batzuk xuxurlatu. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 262. orr.
"Potolo zikina! hiregatik galdu diagu". Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.
"Jainko potoloa!" entzun zitzaion marmarka doktoreari. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 284. orr.
Halako giza piltzar potoloa bihurtu zen, nire nahien eta apeten menpe erabat. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 94. orr.
· Urde potolo hura jantokian sartzera zihoan Mikelek berriro besotik heldu zuenean. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 268. orr.
Hamar minutu pasatu baino lehen, azaldu zen mojaz jantzitako emakumezko potoloa, Ama Begoña zuzendaria. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 152. orr.
Andre potolo bat etorri zen nire eskuinean jesartzera. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 260. orr.
Augustinek prest zegoela zioen, barreka, haurtzaroa utzi gabeko neskatxa potolo baten gisa. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 356. orr.
Emakume hau, hondatua dirudien emakume potolo hau da hunkitzen nauena eta maite dudana. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 235. orr.
Neskame potoloa etorri da aurrena bere onera: ez du irudimenik. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 118. orr.
Lisa potoloak dirua sakelan sartuko dizu egunen batean, eta kendu egingo dizu berriz ere. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 339. orr.
Amak aski garbi esana zion "aita-amek larrua zartatzeraino janarazi eta janarazi egiten zioten neskato potolo" harekin jolastea debekatua zuela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.
Berriz ikusi nituen, tupustean, Chez Camille ostatuko neska potoloa, Achille jaunaren aurpegi aztoratua, [...]. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 163. orr.
Portzelana txinatarrezko katakume basati bat, oldartzeko zorian beti, portzelana txinatarrezko sagu potolo eta babesgabe baten gainera. Haren esku potolo arrosa-biziek arintasun bigunez ukitzen zituzten okelak. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.
Zakil lodi eta potoloa sentitzen nuen hatz artean. Xabier Mendiguren Elizegi «Arima enkoniatuak», 2006 - 151. orr.
Dudleyk hogei librako billete berri-berria zeukan bere ukabil potoloan estututa. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 24. orr.
Quenuri laguntzen zion batzuetan, hesteei eusten zien bere hatz potoloekin, mutilak okelaz eta urdaiz betetzen zituela. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.
Arrautza luzangak oilaskoa dakar; arrautza potoloagoak, oilanda. Pello Zabala «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.
Arteetan tanta potoloren bat lerratzen zaio matelan. Xabier Montoia «Elektrika», 2004 - 96. orr.
San Joan udareak, dukesak, batzuk potoloak, beste batzuk luzeak. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.
Tximinia potolo eta karratua zen, aho zabalekoa. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 112. orr.
Harri horiek borobilean jarri, txotx ihar batzuk bilatu, enbor potoloagoren bat ekarri. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 108. orr.
Balzacen Giza Komedia-ko 85 tituluak bost liburuki potoloetan biltzen zituen edizioa. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 48. orr.
Garestia, atzamar batean daraman eraztun potoloa bezalaxe. «Bizia lo», 2003 - 63. orr.
Igandeko murmurio potoloa jabetu da guztiz notarioen karrika honetaz. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.
Ideia bati eusten genionan, nork bere konpromezuari, hitz potoloak erabiltzen genitian-eta. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 182. orr.
Garestia, atzamar batean daraman eraztun potoloa bezalaxe. «Bizia lo», 2003 - 63. orr.
Gero bazkide potoloak bilatu behar izan genituen eta ez zen nahikoa izan. Berria - Kirola 2006-01-21
emakume potolo (8); emakume potolo bat (3); gizon potolo (4); hitz potolo (6); lan potolo (3); mutil potolo (4)
behatz potoloa (3); hatz potoloa (4); jainko potoloa (4); liburu potoloa (3); otso potoloa (3); sari potoloa (3)
emakume potoloak (4); hitz potoloak (11)
sari potoloena (3)