Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hotzikara antzeko bat sentitu eta potetxoa eta pintzela erori zitzaizkion hatzen artetik. bolalumak eta errotuladoreak sartzeko potetxoak. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 345. orr.
Arroz-hautsen potetxoa hartu zuen gero, eta aurpegiko kolore-aldaerak berdindu zituen, behin eta berriro potetxoan sartzen zuen belaki txiki batez. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 178. orr.
Nik Bavaria tabernako sototik lapurtu eta, Angelaren giltzaren laguntzaz, Roma dendakoan utzitako hiru kutxa haiek kausitzean... penizilina potetxoz beteriko hiru kutxak. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 114. orr.
Krema potetxoa itxi eta ispilu atzeko armairutxoan gorde du. «Bizia lo», 2003 - 33. orr.
Pintura potetxoak, eta leihoak eta paparrerako beste itsasgarri batzuk atera ditu, margotzeko. Jokin Urain «Errotarria», 2006 - 114. orr.
Haurrentzako saltzen dituzten ahi potetxoz beteta zeukan hozkailua. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 86. orr.