Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Poteoa bukatutakoan atzera lehengo tabernara itzuli gara, afaltzeko ordua da eta. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 43. orr.
Erritmo bizi samarrean nabil poteoa egiten, ni bakarrik, eta dagoeneko "puntutxoa" hartuta daukat. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 64. orr.
Eguerdiko 13:00etan hasita poteo herrikoia, herri bazkaria, omenaldia, kalejira, etab. antolatu dituzte. Berria - Euskal Herria 2004-06-25
Ortzirale aratsean, Heletan, poteo berezia, zernahi artixta partzuer. Herria 2003-03-17
Bazkalondoan, joko, bertsu, karaoke, poteo. Herria 2005-04-14
Agur txokoari, agur bolada batez gu-eta-gutarrei, agur, agur zuri ere, agur koadrilari eta Parte Zaharreko poteo euritsuei. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 65. orr.
Poteo garaian beltz bat taberna bakoitzeko eta afaltzerakoan sagardoa, txarra gainera. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 45. orr.
Kanpinak atondu ostean herri poteoa egin zuten trikitilariek lagundurik. Berria - Euskal Herria 2004-07-10
Ortzegun aratsean, bertsu-poteoa herriko ostatuetan eta ondotik bertsu-afaria. Herria 2004-03-18
Egun osoan izanen da animazione, triki-poteo, bertsu-bazkari eta kantu. Herria 2004-04-01
Topatu genuen hurrengoan uzkur sumatu genuen, artega, baina gurekin geratu zen poteoan. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 96. orr.
Hirurak eta laurden arte poteoan ibili gara Iñaki eta biok, Donostiako Parte Zaharreko pintxorik onenen ehizan. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 15. orr.
Hiriko alderdi zaharrean poteoan ibiltzen ziren koadrilak bihurtu ziren aurrerantzean nire jomuga. Jon Arretxe «Larunbatak», 2001 - 56. orr.
poteo alaitua (3); poteo delakoa (3)
bertso poteoa (4); eta poteoa (3); poteoa egin (3); poteoa eta (4); triki poteoa (7)