Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Garatzea, berriz, zerbaiten gaitasun edo potentzialtasunak areagotzea da. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 40. orr.
Espazioa gertaeren bilduleku potentzial bat da, eta espazio irudikatuak ia beti gauzatzen du potentzialtasun hori. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 230. orr.
Ikasteko potentzialtasunean sumatu zen, batez ere, hobetzea. Berria - Harian 2006-02-05
Ezin da ukatu beharrezkoa dela zientziaren eta teknologiaren potentzialtasun negatiboak (arriskuak) murriztuko lituzketen neurriak hartzea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 252. orr.
Iñaki Egigurenek, pilotari ohia ez ezik marketin aditua izaki, Karmelo Balda pilotalekuaren potentzialtasun ekonomikoak aztertu zituen. Berria - Kirola 2004-09-11
Umekiaren potentzialtasuna eta gizaki bihurtzeko ahalmena babestea. Berria - Gaiak 2004-07-09
Zeppo, denetan argiena zen, idazteari uzten dioten idazle horietako bat, osoko Bartleby bat, Salinger bat, bere potentzialtasunean isiltzea erabakitzen duena, eskubide guztiarekin. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 192. orr.