Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

potentzial 1 izond ahalezkoa; izan daitekena.

Europa 450 milioi kontsumitzaile potentzial baino zerbait gehiago dela.  Berria - Harian   2005-05-31

Ekoizpena gehitzeko teknologiaren gaitasun potentziala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 383. orr.

Diruaren hazkundeak eskaintza potentzialaren hazkundearekin batera joan behar zuen, horixe baitzen inflazio-iragarpenak aldatzeko eta prezioen egonkortasuna berreskuratzeko modu bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Berriz ere, eskari potentziala finkoa hartzen dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 131. orr.

Zure merkatu potentzialaren %33 galdu duzu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Mehatxu potentzialez beteta dagoen mundu batean.  Berria - Mundua   2004-12-03

Erakustokiaren ikusleria potentziala ez dela Baionako herritarretara mugatzen.  Berria - Kultura   2006-03-15

Arreta maitale potentzial izan daitezkeen hainbat pertsonarengan jartzera bultzatzen gaitu desioak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 263. orr.

Hizkuntza ikur sistema potentzial gisa.     «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 157. orr.

Hortaz, ekidin nahi diren ondorio potentzial ezkorrak arrisku terminoetan kontzeptualizatzen dira.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Hori guztia oso urrun geratzen da jaio ginen eguneko ahalmen potentzialaren aldean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 72. orr.

Mundu islamikoa urkamendi potentzial horretan oso bat-batean erortzea baino harrigarriagoa izan zen musulmanen arerioek edo musulmanek berek behar izan zuten denbora luzea egoeraz jabetu eta neurriak hartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 195. orr.

Dena dela, Estilo-ariketak bera dugu literatura potentzialaren adibiderik garbienetako bat.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 11. orr.

Hizkuntza, izan ere, filosofia potentziala da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 39. orr.

2 irud/hed

Energia potentzial gehiago omen dago New Yorken.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 121. orr.

• 3 iz zerbaitetarako gaitasuna, ahalmena, indarra.

Euskal Herriak potentziala badu, baina ez dugu aski erabiltzen.  Berria - Harian   2006-02-07

«Pena da partida hori ez erabili izana eskualde baten potentziala erakusteko» adierazi zuen, Baionaren eta Donostiaren arteko harremana aipatzean.  Berria - Kirola   2004-02-11

Ezker abertzalearen «kapital eta potentzial politikoa» borroka instituzionalera eta «masa borrokara» bideratu beharko litzatekeela. Konstituzioak jasota dituen eskubide historikoek potentzial juridiko eta politiko itzela dute autogobernu osoan sakontzea eta kontsentsu politikoa handitzea ahalbidetzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Biomasaren (biogasa sortzeko energia mota) hondakin motak ustiatzeko potentzialen ebaluazioa egin ondoren, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Potentzial soziala antolatzen ibili ginen, herri batzorde ugari genituen, hainbat arlo jorratzeko.  Berria - Mundua   2004-08-08

4 (hitz elkartuetan)

Estatu guztien ingurumenaren arloko politikek garatze bidean dauden herrialdeen egungo edo etorkizuneko hazkuntza-potentziala areagotzera bideratuta egon beharko lukete.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 112. orr.

Estatu guztien ingurumenaren arloko politikek garatze bidean dauden herrialdeen egungo edo etorkizuneko hazkuntza-potentziala areagotzera bideratuta egon beharko lukete.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 112. orr.

Munduko egungo gerra-potentzial industriala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 371. orr.

Kanpainaren barruan askotan aipatu da unibertsitatean giza potentzial handia daukagula, euskaraz ari den profesional eta ikasle asko ditugula.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

5 gorputz eroale batean metaturiko energia elektrikoa.

Tximino anestesiatuei ikusmen-kortexean mikroelektrodoak sartu, eta estimulu koloretakoak ematean sortzen ziren potentzial neuronalak neurtzen zituen. Batzuentzat, Zeusen suminaren isla da tximista; beste batzuentzat, berriz, lurraren eta hodeien arteko potentzial-aldeak eragina.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

6 potentzial diferentzia

Honelako «gelatxo» batek sortaraz dezakeen potentzial diferentzia volta bat baino handixeagoa da, eta, horregatik, tentsio altuagoak eragin nahi direnean, gelatxo ezberdinak elkarren ondoan jartzen dira.  Berria - Gaiak   2004-06-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

literatura potentzialaren (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus