Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

potentzia 1 iz fisikan, denbora unitatean egiten den lana.

Horregatik dituzte 1 Formula autoek halako potentziak: 3 litroko V10 motorrek 900 zalditik gora eskaintzen dituzte.  Berria - Kirola   2004-09-28

1.997 cc.ko motorra du, eta 300 zaldiko potentzia lortzera iritsi daiteke.  Berria - Kirola   2004-01-23

Autobus horiek daramaten hidrogenozko pilak 205 kilowatteko potentzia ematen die, eta betiko autobusak ibiltzen diren antzera ibil daitezke.  Berria - Gaiak   2006-02-10

Santurtziko zentralaren potentzia 400 megawatt handituko da.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

Gizakiak 6 zaldi potentziako (zp) indarra egin dezake segundo batean edo bitan (pisu-jasotzen, esate baterako), eta atleta batek 2 zp inguruko potentzia manten dezake 100 metroko lasterketan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

86 haize errota egingo ditu Asturiasko Baos y Pumar eta Curiscao parke eolikoetan 73 Megawatteko potentzia instalatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-02-15

Gobernuko Industria Sailak 936 MWeko potentzia ekoiztea pentsatua du 2005erako.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

28 parke eoliko daude Nafarroan, eta 693, 2 MWeko potentzia sortzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Mercedesak jauzi egin zuen aurrerantz, bere potentzia itzelaren ahal guztiaz bultzaturik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 292. orr.

Autoa, potentzia handikoa baitzen, arin eta nekerik gabe egiten ari zen bidea nik ezagutzen ez nituen paraje ederretan barna.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 348. orr.

Makinak potentzia handikoak izanik ere, hamasei versta orduko baino gehiago ez zuen egingo Kaukaso ontziak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 105. orr.

Potentzia osoari eman zion, eskuilari eraginez.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.

2 ahalmena, indarra.

Gizakiaren potentzia diren adimena, nahimena eta oroimena, eta zentzumenak, gizakiaren beso eta hankak dira, buruarengandik desberdinak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 21. orr.

Potentzian den gauzaren aktoa da higidura, baina "akto inperfektu" gisa ulertzeke dagoena, gutxika infinituari hurbiltzen zaiona.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 54. orr.

Izan ere, hori onartuko balitz, ez litzateke betegina "potentzian" besterik, eta potentzia orok aldean "gabezia" dauka, eta potentziatik eginera iragaten den guztiak nahitaezkoa du eginean dagoen beste gauza bat, beronek eginaraz dezan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 137. orr.

Materia eta forma, potentzia eta aktua: iraganeko kontuak dituk horiek, Joanes...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 240. orr.

Horri esaten zaio, betiko alarde honetan, "ohean ona" izatea: txorta-laguna errenditzea, menderatzea; ahalmena, potentzia edo boterea erakustea bere gorputz errepresibo edo aparatu oldarkorrarekin, gauza izatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.

Espainiako irrati bat etorri, eta bere potentziarekin Baionaraino sartzen da.  Berria - Harian   2005-06-01

Indar horretan bozaren indarra, "potentzia", ere barrenean ezartzen dut.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 164. orr.

Grina horiek gutxitu edo gehitu egin dezakete jarduteko potentzia.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 20. orr.

Eta hemendik urte gutxitara, egungo neurri sistemak ere eskas ditugula, teraflop-etan hasiko gara konputagailuen potentzia neurtzen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 101. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Dotorezia fisikoa eta gihar-potentzia eta tonu sinestezina direlako Pilobolus konpainiaren ezaugarririk preziatuenak.  Berria - Kultura   2006-05-07

Naumon-en 932 zaldi-potentziako makinak guztiz geldituta zeuden.  Berria - Kultura   2004-10-05

4 nazioarteko politikan eragina izan dezakeen nazio eta estatua.

Erromatarrak eta partiarrak bi potentzia etsai izan ziren, eta elkarren kontra borrokatu ziren ez zein nagusi izango jakiteko.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 55. orr.

II. Mundu Gerla bukatzean [...] bi potentzia handien artean behin finkatu den terrorearen orekak begiratu gaitu gerla hotzetik gerla berora lerratzera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.

Potentzia nuklear handi baten zerbitzu sekretuan sartu nahian dabilen gizon baten joan-etorri kafkiarrak kontatzen dizkigu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 177. orr.

FANeko gerrillariek Frantzia, potentzia kolonial ohia, presionatu nahi zuten.  Berria - Mundua   2006-04-16

Potentzia hegemoniko batek bermaturiko dirua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.

Ezaguna denez, 1937ko apirilaren 27an, Gobernuak, atzerriko potentzia baten abiazioaz baliatuz, Macondo herri meatzaria birrindu zuen, mila hildako baino gehiago eraginez, gehienak haurrak, emakumeak eta zaharrak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 21. orr.

Hartara, potentzia izaten jarraituko du Israelek.  Berria - Mundua   2004-10-26

Itunean Europako Batasunak «potentzia izateko bokazioa» agertu eta «ahalmen militarra azkartu» egiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-07

5 irud/hed

Frantzia Europako potentziarik handiena da futbolean.  Berria - Kirola   2004-02-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus