Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
poteatu, potea, poteatzen du ad poteak hartzen ibili.
Lanean, bestaz besta, manifestaldietan, poteatzen, kanutoak erretzen zituzten edo rock musika entzuten zuten. Itxaro Borda «Hiruko», 2003 - 22. orr.
Gero tabernaz taberna doaz, poteatzera eta marikoikeriatan ibiltzera, maritxuak dira baina gizon-gizonak. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 45. orr.
Egoitza nagusia bisitatu, estatutuen xehetasunak azaldu, bibliotekan genituen liburu eta aldizkariei buruz hitz egin, poteatzera irten... Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 90. orr.