Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

potasio 1 iz gai bakuna, zilar koloreko metal malgua, 63,5 °C-tan urtzen dena eta oso erraz oxidatzen dena (K; at. z. 19).

Potasioa, esan dudanez, sodioaren bikia da, baina are indar handiagoz erreakzionatzen du airearekin eta urarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Haize hegoak jotzen duenean nerbio sistemaren barruan sodio eta potasiozko partikulen dantza gelditu egiten da eta horixe omen zen haize hegoarekin hainbat pertsonak sentitzen zuten ondoezaren arrazoia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 169. orr.

Flasko bat potasio aurkitu nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Fenolftaleinarekin tratatu nuen: basikoa zen, potasio hidroxidoa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 89. orr.

Sodio-glutamatoa, gesala (potasio-nitratoa), gatz urdin edo grisa, itsas gatza, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 38. orr.

Sendagile bati deitu nion, eta potasio bromuroa eta dutxak agindu zizkidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.

Nutrizio alderditik begiratuta, sodio-kloruroaren ordez potasio-kloruroa baliatzen hasiak dira goi-sukaldari aitzindari batzuk.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 38. orr.

Bon! egin zuen gasolinak azido sulfurikoarekin eta potasio kloratoarekin bat egindakoan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 225. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus