Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

potaje 1 iz eltzekaria, eltzea, lapikokoa.

Mahaiaren erdian eltzea jartzen zuten, potajez betea jeneralean, eta inguruan etxeko guztiak kutxara bat eskuan zutela, bertatik jaten.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.

Potajea izaten zuten gehienetan, edo potaje izenekoa behintzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 98. orr.

Antoniak potajearen lapikoari eta arrainaren kaxuelari azken astinaldiak eragiten zizkien bitartean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 49. orr.

Lehen, etxeko sukaldean garatzen ziren lan gehientsuenak egun fabrikan egiten dira: kroketak, zopak, potaje edo eltzekariak, albondigak, kontserbak, postreak, tortillak, saldak, pastak...  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 57. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Han, eguneko edozein ordutan emango zizkizuten erremolatxa potaje gorri-gorria, arrain errea edo gisadua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 7. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus