Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pot2 (orobat pott) ik pott2
1 pot egin1 leher egin.

Magnolia Crescent kaleko horma apal batean pot eginda eseri zen, kutxa garraiatzen egindako ahaleginagatik arnasestuka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 31. orr.

Loguratuta dago, begiak ixten zaizkio, pot eginda dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 193. orr.

Pott eginda zeuden, bide egin berriak birrinduta.Berdin batean sekulako denbora luzez tente egoteko gauza zela iruditzen zitzaion, edo hurrengoan hain zegoen nekatuta non ahaleginik txikienak ere pot eginik uzten zuen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 127. orr.

Pozik baina pot eginda.  Berria - Kultura   2004-03-30

Pot egin arte, lanean.  Berria - Ekonomia   2004-12-02

Entrenamendu eta zaintza-lan gehigarriez akituta, aurki egin nuen pot.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 118. orr.

· Hari ere etortzen zitzaion tristezia, pot eta leher egin arte lan egin besterik egin ez eta gero "bizitza! bizitza!" esaten duten haiei begira.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 74. orr.

Hotzarekin zurrunduta eta erdi pot eginda atera ziren Etxabeko kaskora.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 77. orr.

2 pot egin2 porrot egin, huts egin.

Batxilergoko 5.ean ikasketetan berriz ere pot egin zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Gure lantokian militanteegiek pot egiten dute lehenago edo geroago.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 34. orr.

Kasik poztu nintzen, Javier idatzi eta makinak berriz ere pot egina nuela adierazi zidalarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 270. orr.

Beste guztiak pott egiten duenean, hondar-identitate hori da geratzen dena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.

Baina agian hobe beste hontz bat erabiltzea, lehengoa berriro bidaliz gero, pot egingo duela uste dut eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.

Osaba Vernonen adoreak pot egin zuen berriro; paretaren kontra kikildu eta mutu geratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 56. orr.

3 (egin ezabaturik)

Horretan ere pot.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 215. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pot eginda (10); pot egiten (6)

pott egin (11); pott egin zuen (5); pott eginda (8); pott egingo (3); pott egitea (3); pott egiten (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus