Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Edozein lekutako mateletan mila pot pausaturen nizkiola. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 26. orr.
Emankizun guziak beti bururatu ditut entzuleri mila pott eskainiz eta heldu den astelehenen arte erranez. Menane Oxandabaratz «Ez da musik», 2006 - 6. orr.
Laster eman dit pota saman, gosebera, bularrak itsatsiz nire aurka. Urtzi Urrutikoeetxea «Auzoak», 2005 - 145. orr.
Erakutsia emateko, berak kendu dio lehenengo pota Matilderi, sari gisa. Itziar Otegi «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 121. orr.
-Deus baino gehiago "eza" dut maite! -erran-eta pot lizun eta luzeskoa ematen dio dantzaren zorabioan jirabira dagien bitartean. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 87. orr.
Hargatik, besteak baino gutxiago ez zela frogatzeko, pott nasaia eman zion. Itxaro Borda «Zeruetako erresuma», 2005 - 81. orr.
Badakik hik ukuiluetako jenio hori, Akerbeltz, bazela akelarreko apaiz burua ere, eta akelarreetara joaten ziren emazte guztien potak jasotzen zituela uzkian. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 260. orr.
Ipini zidan esku bat masailean, goratu zituen ezpainak, eta pot egin zidan bekokian. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 327. orr.
Pot egin nion masailetan aurpegi zabal eta bilo argiko umeari. Xabier Montoia «Baina bihotzak dio», 2002 - 39. orr.
Pixa egin nion burutik behera eta, ostera galtzak jaitsirik, ipurdian pot egitera behartu nuen. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 86. orr.
Egidak pot, judu zikina, egidak pot, egidak pot, zikin horrek! Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 83. orr.
Osabak pot eman zion matelan, eta haurra ferekatu ondoan, jin bezala joan zen. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 241. orr.
Ishmirrek, pozarren, pot eman nahi izan zion, baina ipotxak atzera egin zuen. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 38. orr.
Pot emateko gogoak zigarroa lurreko baldosetara jausten uztera behartu zuen. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 59. orr.
Sorgin auzietan ere, maiz ageri da, aker beltzari ipurdian (uzkian) pot emate kontua, kristau xuriekiko ofentsa zikin moduan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 130. orr.
Ez zuen gauza handirik galdegiten, baizik eta etxera bizirik itzultzea, amari pott emaitea, ohean sartzea eta han hiltzea baina etxean hiltzea. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 209. orr.
egidak pot (3); egiguk pot (4)
potta eman (3)