Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haren mugimendua aprobetxatu zuen Sethek, berak ere postura aldatzeko. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 51. orr.
Biluzik baino larrugorriago, ez dakit zein postura hartu, eskuez zer egin, arnasari nola eutsi. Anjel Lertxundi «Zorion perfektua», 2002 - 116. orr.
Gero, futbol atezainaren posturan jarri naiz, hankak zabalik eta enborra makur. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 28. orr.
Denbora horretan lurrean eserita egon omen zen, yogan "loto lorea" deitzen zaion posturan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 404. orr.
Besoak zabaldu zituen, astiro eta dotore, gurutziltzatuaren postura hartu arte. Unai Elorriaga «SPrako tranbia», 2001 - 49. orr.
"Nobela bat dut eskuartean" esan nion, eta, arreta jartzeko bere postura harekin -besoak gurutzatu eta gorputza mahai gainean aurreratuta-, ea zeri buruzkoa zen galdetu zidan. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 140. orr.
Ezin nintzen mugitu, ezta hitzik egin, eserita nengoen eta postura horretan jarraitzen dut. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 234. orr.
Postura horretan neskak atzea eskainiko dio zaldunari, eta honek ipurditik emango dio. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 277. orr.
Postura hura biziki lizuna iruditzen zitzaidan eta, horregatik, gero eta gehiago kilikatzen ninduen. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 26. orr.
Erabateko erlaxazio eza agerian uzten duen postura, besoak guztiz beheratu gabe, gerri pare horretan edukirik, pistola istantean atera ahal izatea errazten diena. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 206. orr.
Geu gara, postura egokia aurkitu ezinda, loak noiz harrapatuko egoten garenak. Arantxa Iturbe «Ai, ama», 1999 - 21. orr.
Bere jestua utziz, postura normalera itzuli zen. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 128. orr.
Harri gainean lo egiten dute, eskuak edo zangoak postura nekagarrietan izaten dituzte denbora luzean. Gotzon Garate «India harrigarria», 2001 - 199. orr.
Begietan eta gorputzaren postura tentean, gizon hark zerbait bazuela sumatu nuen, patologia psikikoren bat edo. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 15. orr.
Burua altxatzen dik, lepo liraina okertu, gorputza atezuan jartzen zaiok, segundo batzuk egiten ditik horrela, postura bikainean, hire aurrean, harri bihurturik bezala. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 140. orr.
Postura koreografiko hori hartu ohi zuen urduri zegoenean, bere giharrei heltzeak segurtasuna ematen zion nonbait. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 41. orr.
Zutikako postura bertan behera utzi zian, ez zidaan begietara begiratzen, ez zuan nagusiaren aurrean zegoen soldadua. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 181. orr.
Ballet postura bat entseatu ondoren, gelditasun berdinarekin atzera tolestu eta melodia bukatzerako kaxara bere burua bilduz. Harkaitz Cano «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.
Borreroak koadernotxo bat marraztua du berak asmaturiko urkatze-postura desberdinekin. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 77. orr.
Hori esan al zuen? -galdetzen du gonbidatuak, eta mugitu egiten da: gizamolde-postura aldatu eta eztarria argitzen du. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 179. orr.
Chavezen postura gogorra izan da, tinkoa. AEBetako presidentetzarako hautagai demokrataren bozeramaileak, bestalde, argi utzi zuen bere alderdiaren postura. Pako Aristi «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 119. orr.
Eman dezagun oso postura progresistak hartzen dituela politikan. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 162. orr.
Europa federal baten aldeko postura militantea zuen ETAk hasieran. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 118. orr.
Postura "demokratiko" horrekin ere, ez ote da zilegi izango eszeptiko samarrak izatea? Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 20. orr.
Estatuaren eliminazioa eskatzen zuen anarkisten posturara iritsi gabe. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 127. orr.
Garapen Kontseiluak postura bat hartu du laborantza ganberaz. Berria - Euskal Herria 2004-02-12
Alderdi Kontserbadorean are handiagoa da EBren Lege Nagusiaren aurkako postura. Berria - Mundua 2004-06-22
postura aldatu (4); postura desegin dute (3); postura egokia (3); postura zurrun (3)