Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

postulatu2 1 iz frogatu beharrik egiazkotzat hartzen den printzipioa, beste arrazoibide batzuen oinarri gisa balio duena.

Definizioen ondoren, postulatuak eta axiomak datoz.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 165. orr.

Horiek dira argudioaren premisak edo postulatuak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 362. orr.

Ondoren, postulaturik ezagunena: paraleloen postulatua.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 169. orr.

Postulatu horri zor zaio triangelu lau baten angeluen batura berdin 180° dela esan ahal izatea, edo angeluzuzenak badirela, besterik gabe.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 255. orr.

Postulatu hori gabe, akabo Pitagorasen teorema.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 255. orr.

Arrazoimenaren postulatu logikoa da adigai batek bere baldintzekin duen elkarlotura.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 191. orr.

Eta orain ahalgarritasunaren postulatu honen onura zabala eta eragina begi-bistan jarri nahi ditugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 116. orr.

Postulatu hori onartuz gero, zientziak ez du inolako muga edo oztoporik nahi duena baiesteko, isilik egon ordez.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 89. orr.

Jaungoikoa ez da urrutiko postulatu mutua, Kanten Jaungoikoaren antzekoa.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 113. orr.

Oinarrizko postulatua: irudikapenaren historiak bere baitan hartzen du pintura eta zinema, baina horiek baino urrutirago iristen da, garai guztietan eta irudi mota guztietan oinarrian dauden printzipio ikoniko guztiak hartzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 220. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez du helburu gisara garai jakin bateko ezagupenek obeditzen duten postulatu-sistema berriz eratzea, baizik eta harreman-arlo zehaztugabe bat zeharkatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 217. orr.

Ezintasun hori erremediatzeko, bere postulatu-kokalekutik kendu eta teoremaren egoera arruntagora ekarri nahi izan dute behin eta berriz matematikariek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 256. orr.

· Ikusi dugun moduan, ez dago sorrera postulatu beharrik profeziaren posibilitatea onartzeko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

postulatu hori ezarriz (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus