Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

postre 1 iz azkenburukoa.

Bakailao tortilla, piperrez lagundutako bakailao frijitua, txuleta eta postrea (gazta, intxaurrak eta irasagar-gozokia).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 125. orr.

Espagetiak, haragi errea, ardoa, postre goxoak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 171. orr.

Bizkotxoz, jelatinaz, fruituz eta esnekiz egindako postre gozoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 181. orr.

Afaria izan zen zopa moduko bat, bigarren platera eta postrea.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 88. orr.

Hozkailuaren gainean gaueko postrea zegoen: esnegain irabiatuzko meta handi bat eta azukrezko bioletak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.

Postrea, etxeko flana, karamelu askorekin.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 127. orr.

Postre gisa, fruta.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 134. orr.

Jertse lodiko gizon eskasa hurbildu zitzaigun postreen zerrenda luzea irakurtzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.

Postreak eskatu genituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 47. orr.

-Postrerako zer hartuko duzue, jaunok? -esan digu neskameak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 201. orr.

Modu berezian egiten zekien kremazko tarta prestatu zuen postrerako.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.

Postrerako, Adelak jogurt bana atera zuen, berak egina, aran eta sagar zati txikiekin, eta masusta-marmeladarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.

Gu postreetan geundenean sartu zen bera salan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.

Postrea amaituta, agur esan zien, arratsaldea aprobetxatu nahi baitzuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 129. orr.

Postreetarako hustua genuen botila, eta bigarrena eskatu zenuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 45. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hurbildu eta postre-zerrenda irakurri die kamareroak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 130. orr.

Joxe Mari koilaratxoarekin jolasean ari zen postre-plateran.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 165. orr.

Bapo jan dugu, eta postre garaian bertsotan hasi dira Maialen eta Andoni.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 43. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Badizute gozoki bat ere, lizar-postre molde bat, freixuelos deitua, lizar-zukua berekin duena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

4 irud/hed

Postrea, horixe da EPELek antolatu duen aurtengo udako azken torneoa.  Berria - Kirola   2004-09-10

Orgasmoa -klitoria estimulatuta- postrea izango litzateke, hainbesteko grina eta pasioren azken burukoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 248. orr.

Zigarro-bazkariaren ostean, zigarro-postrea, jantzi bitartean, beraz, hautsontzian erretzen da bera bakarrik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

postre garaian (4); postre gisa (3)

postrea amaitu (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus