Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harpidetzari esker izaten dugu goizero, bakoitzarendako ale izen-deituraduna etxeko postontzian sartuta. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 64. orr.
Harpidedunek etxeko postontzian jasoko dute egunkaria. Berria - Euskal Herria 2004-02-20
Ateek kartzela batekoak dirudite eta bebarruko postontzi koloretsuek [...] etxean bizi diren auzoen originaltasuna salatzen dute. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 120. orr.
Txarteltxoak egin bere helbidearekin eta telefonoarekin, eta auzoko postontzi guztietan banatu ditu: telefono eta guzti, aizu, ezta emagina balitz ere. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 228. orr.
Behin jaitsi da atarira, eta postontzia hutsik dagoela ikusi du. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 91. orr.
Estudioan free-lance gisa lan egiten genuenon postontzia zabaldu nuen. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 9. orr.
Zabaldu al duzu inoiz postontzi huts bat? Eskarne Mujika «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 34. orr.
Goizero geneukan postontzia tonaka foiletoz gainezka. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 36. orr.
Ohar bat nuen postontzian: posta-bulegora joan behar nuen gutun zertifikatu baten bila. Eskarne Mujika «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 46. orr.
Ate ondoko postontzi metalikoari erreparatu nion: W. P. Weber izena irakurri nuen, letoizko txapatxo batean irarrita. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 149. orr.
Igogailua etorri artean, postontziko izenak irakurri nituen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.
1994ko udazkenean, Frankfurteko postontzi partikular askotan Frankfurter Rundschau (FR) kazetako "azken edizioa" agertu zen. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 63. orr.
Polizietako bat postontzi baten ondoan ezkutatu zen, ate ondoan, eta bestea zuhaitz baten atzean babestu. Xabier Olarra «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 138. orr.
Parisko espresa Donibaneko tren geltokian txistuka sartzeaz batera bota zuen geltokiko postontzian. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 205. orr.
Eskolatik etxerakoan bota nuen postontzira. Jesus Mari Mendizabal «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 57. orr.
Raimundo Silvak, gutuna postontzira eramatera joan eta gero, etxeko eskailera igotzen ari zela, telefonoa entzun zuen. Jon Alonso «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 123. orr.
Zazpigarren Etorbideko posta-bulegoaren aurrean dauden postontzietako batean sartu nuen. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 74. orr.
Jakako patrikan haztaka ibili eta gutunazal bat atera zuen postontzian sartzeko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 194. orr.
Postontzi bat ematen zuela oihukatu zuen publiko artetik norbaitek. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 178. orr.
Zestoako Bagoaz herri plataformak postontziak jarri ditu herrian zehar, 2004rako aurrekontuei buruzko iritzia jasotzeko. Berria - Euskal Herria 2004-01-15
Ibai hegira bidean, ziberkafe batean sartu-irtena, postontziari begiratua emateko. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 79. orr.
Zerbitzuko beste kideekin harremanetan jartzeko aukera izango dute; euren postontzi pribatuan mezuak jasoko dituzte; eta nahi dutenarekin elkarrizketak on-line hasteko aukera izango dute txat zerbitzuaren bidez. Berria - Euskal Herria 2004-08-10
Telefono mugikorraren zenbakia utzi zion ahots-postontzian. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.