Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
postizo izond ordezkoa; faltsua.
Arrastiri eta ilbeherak zituen gogoko; emakume kadukatuak, postizoak eta gezurrezkoak zitzaizkion atsegin. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 63. orr.
Joseba zurrundurik geratu zen, gizonak bizkarra aurreratu zuen, hura zen! bizar eta peluka postizoz. Iñaki Zabaleta «110. Street-eko geltokia», 2003 - 168. orr.
Gaztetan jende askok galde egiten zidan, ea hortza postizoak ote nituen. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 44. orr.
Armairua gero eta beteago dinagu mozorroz, eta irribarre postizoz. Berria - Kultura 2004-02-19
Gero atzeko atetik ateratzeko, ileordeak, postizoak, gabardinak eta bestelako mozorroak erabili nituen. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 77. orr.