Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Postetxea hiriaren bihotzean zegoen, erraz antzematen zen: harrizko etxe handi bat, harrizko etxe ederrez inguratua. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 77. orr.
Postetxean lan egiten duzu, gutunak jaso eta bidaltzea beste ardurarik ez duzu. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 287. orr.
Gure herriko postetxeko gutun-garraiatzailea baserritar hutsa zen. Koro Navarro «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 43. orr.
Mary Annek Three Riverseko postetxearen postal batekin erantzun zidan. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.
Hogeitamar bat langile bildu dira Baionako postetxe aitzinean joan den egunean. Herria 2004-09-30
Postetxeen funtzioa tabernetan ezartzea begi txarrez ikusten du, horren ondorioa posta gutxiago erabiltzea izan delako. Berria - Ekonomia 2004-03-09
Postetxekoa amaitu zuenean berriro kaleratu zen. bi egun omen ziren postetxean jarri zuela; beraz, jasotzear izan behar nuen. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 240. orr.
Mikel Strogoffek bere podaroshna erakuts zezakeen arriskurik gabe, Siberiara iritsi artean, eta posta etxeko nagusiek lehentasunez lotuko zizkioten zaldiak bere gurdiari. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 130. orr.
Posta etxeetan ohea eta mantenua aurkitzen dira. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 138. orr.