Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Armazoi horren gainean poste batzuk jarriko dira ondo trabatuta. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5150. orr.
Perla argiztatuen antzera argi egiten zuten lanparek beren poste luzeen puntatik beheko ehundura bizira. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 71. orr.
Elurrak bota dik postea eta kortozikuito bat izan duk. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 37. orr.
Txalupa txiki batzuk zeuden egurrezko poste erdi ustel bati lotuta. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 357. orr.
Garner jaunak gurditik salto egin eta burdinazko poste sendo batean lotu zuen zaldia. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 199. orr.
Trenbideko posteak zenbatzen. Unai Iturriaga «Berandu da gelditzeko», 1999 - 255. orr.
Trenbideari jarraitzen dioten postetik postera doazen kable haietako edozein izan zitekeela nire bizitzaren haria. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 34. orr.
Tim amak bide bazterrean poste bati estekaturik abandonatu haur bat zen. Herria 2005-02-10
Ia goian zegoen, poste latzari gogor eutsita, handik goitik itsasoa ikusi ahal izango zuen. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 36. orr.
Gero, argindarraren poste zaharrean gora igo zen, postea gogor besarkatu eta zangoak altxatuz, zangoak sakatu eta soin besoak goratuz. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 36. orr.
Motorra errepidetik atera zen eta gidariak errepide ondoko poste bat jo zuen. Berria - Euskal Herria 2004-06-06
Leihoetan pausatzen dira begiak, eta ate txikietan, ate gaineko sinboloetan [...], kanal-ondoan lotuta dagoen ontzi txikian, frutaz kargaturiko txalupan, poste baten puntan pausatu den kaioan. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 67. orr.
Poste bat bezalaxe geratu nindunan txutik, zer esan asmatu ezinik. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 73. orr.
Gizon batek poste-zulo bat hirurogei segundotan egin dezake. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 187. orr.
Bidean atzera egingo banu, poste ilara hori atzera ibiliko banu, iritsiko nintzela istorioaren hasierara. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 34. orr.
-Argi postetik eskegi ahalko genikek. Koldo Biguri «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 115. orr.
Argiak inor itsutzeko moduan jotzen zuen burdinazko trenbidean, burdinazko zutabe eta argi-posteetan, burdinazko iragarki zaharren xafletan. Anjel Lertxundi «Konpainia noblean», 2004 - 296. orr.
Bazkariko soberakinak zakurrei ekartzera ez bazen, labanak zorroztera joango ziren, animaliei ura aldatzera bestela edo balinarekin tiro batzuk egitera; besterik ez bazen, elektrizitate posteei tiratzera. Jon Maia «Riomundo», 2005 - 165. orr.
Telefono postez posterako kable apur bat kurbatuen sabelak imajinatu zituen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 51. orr.