Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

postari (orobat postalari g.e.r) 1 iz posta banatzen duen enplegatua.

Gutunak pasarazten zituen, postari baten bitartez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 50. orr.

Bi postari lauhazka zetozen haien norabidean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 290. orr.

Postari gaztea hil egin da; hamazazpi urte baino ez zituen. perfume goxo baten ukitu arina zuen postariak ekarritako gutun hark.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 85. orr.

Izan ere, Mikel Strogoff zela hasi zen esaten, nobela ospetsuko tsarraren postaria bezala.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.

Postariaren lanbidea guztiz ogibide literario eta kilikagarria zela, horretan oinarrituta hainbat ipuin asma zitezkeela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 229. orr.

Bizkaiko postariak gaur bueltatuko dira lanera Correosek egindako azken proposamena onartu eta gero.  Berria - Ekonomia   2004-01-08

Postako zuzendari berriak gomendatzen die euskal postalariei marka bat ezartzea beren aitzinean edo papoan, gure mintzaira badakitela.  Herria   2005-11-03

Berrikitan irakurri dut Bartzeloan bi pittbullek postari emakume bati eraso diotela.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 86. orr.

Eguna joan eta eguna etorri imajinatu zuen Jeronimo Badiola aitona postariari itaunka, bidean galdutako gutunen zain, eta egunero buruaren keinu ezezkor berbera jasotzen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 83. orr.

2 irud/hed

Protesta mezua bideratzeko postari bereziak aukeratu dituzte: Patxi Lopez eta Jose Antonio Pastor, Espainiako presidentearen alderdikideak.  Berria - Euskal Herria   2006-05-10

-Tsar gorriaren postaria berandu dabil -erantzun zuen Pepponek-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 222. orr.

3 (hitz elkartuetan)

SIPMko txostenen arabera, "Burusoilak" postari eta bitartekari lanetan jarduten zuen Iparraldeko euskal erakundeen artean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

postari gaztea (6)

postariak ekarritako (3)

postariaren seme (13); postariaren zain (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus