Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
postalkara izond posta-txartel itxurakoa.
Testu propagandistiko haietan aurkitu zuten, non bestela, Godotek begitan hartuta zeukan Donostiaren irudi postalkara. «Kuskue tanden», 2004 - 62. orr.
Eramanezina egiten zitzaion bere burua hirixka postalkara, pastelkara hartan aurkitzea, jende kaxkar dotorez, donostiar nardagarriz inguratuta. «Kuskue tanden», 2004 - 177. orr.
Denek ere Donostia postalkara agertuko dute. Berria - Kultura 2004-07-31