Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
postaburu (orobat posta-buru g,.er.) iz posta-zerbitzuko burua.
Gobernadorearenean eta postaburuarenean izan dut gizon prestu hau ezagutzeko ohorea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 145. orr.
Beti egoten baitzen kotxe bat edo beste ostatuko ate aurrean, noiz postaburuarena, noiz prokuradorearena, noiz ganberaburuarena. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 307. orr.
Baina gainerako funtzionarioek ez zioten egiaren antz handirik hartu Txitxikov Kopeikin kapitaina zelako horri, eta uste zuten postaburua urrunegi joan zela. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 298. orr.
Paueko posta buruek aski erakutsi dute Luhuson egiten dena. Herria 2004-01-08