Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
posta2 1 iz berunezko bala, perdigoia baino handiagoa.
Beteranoak ziren gehienak, ea inoiz postarekin tiro egindakoak ginen, zenbat lumako eta zenbat ileko boteak ginen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 147. orr.
Bitarte horretan goseak ez hiltzeko, ehizarako bi eskopeta, 80 kartutxo eta 40 posta zituzten. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 180. orr.
Jon izan zen idazkariari sabelean bi tiro egin zizkiona, postako eskopetarekin. «Bizia lo», 2003 - 132. orr.
2 (hitz elkartuetan)
Lau gorpuek guztira 113 bala eta posta zauri zituzten, autopsien arabera. Berria - Harian 2005-06-10
Patrikan daraman posta kartutxo parea laztantzen du; bada balak oroitzapenik ederrenak bailiren laztantzen dituen jendea. Pako Aristi «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)
posta zauri (5)