Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire begiek taulako lauki guztiak aztertu zituzten, pieza bakoitzaren posizioaren berri emanez bat-batean pizturiko garunari. Alberto Ladron Arana «Xake mate», 2002 - 20. orr.
Hegazkinean pantaila bat dago Ameriken maparekin eta ikono mugikor batek seinalatzen du gure posizioa. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 89. orr.
Bilatzaile zen Slytheringo quidditch-taldean, eta Harryk posizio berean jokatzen zuen Gryffindorreko taldean. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 69. orr.
Buruz ikasi nituen piezak eta piezen posizioa. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 121. orr.
Kameran, objektiboaren posizioa mugituz aldatzen da foku-luzera. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.
Egosteko edo erretzeko [...] eduki 6 minutuz 850 watteko posizioan. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 110. orr.
[Hizki] berberek adierazten dute zerua, itsasoa, lehorra, ibaiak, eguzkia, uzta berak, zuhaitzak, animaliak; denak ez bada ere, gehien-gehienak antzekoak dira; hizkien posizioan dago aldea. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 153. orr.
Telegrafistak SOS bat igorri du gure posizioa emanez. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.
Zibilizazio Iraniko musulmanak are sendoagoa zirudien posizio estrategikoa zeukan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.
Kotxea zegoen posizioagatik, bainuetxea gelditu zitzaidan begipe atea zabaldu zidatenean. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 109. orr.
Semaforoak karrak egin zuen eta argi berdea gorri bihurtu zen eta besoa posizio horizontalean jarri. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 90. orr.
Dantzaria erabat biluzik azalduko da posizio horizontalean. Berria - Kultura 2006-05-05
Igerian ez dakiena urpera ez joateko ahaleginean hasten denean, besoak altxatzen ditu beti, eta burua bere ohiko posizio zutean edukitzen saiatuko da. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.
Neskek lo jarraitzen zuten, baina bera joandako bitarte hartan posizioz aldatu ziren, orain biak baitzeuden suaren aldera. Anton Garikano «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 248. orr.
Horixe zen nik haientzat nahiago nuen posizioa, zakila bortxa handiagoz sartzen da. Karlos Zabala «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 119. orr.
Posizio antihigieniko horretan egon zen hagin-garbitzaileak alde egin zuen arte. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 70. orr.
Nire zerbitzu txanda zen, seinaleak bide librea emateko edo ixteko posizioan jartzen nituen. Fernando Rey «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 60. orr.
Zure posizioak hala eskatzen du... Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 70. orr.
Haren harrotasuna bestelakoa zuan, bere maila, jatorri, ondasun edo posizioaz edo bere izatearen edukiaz eta izaeraz harro diren pertsonenaren aldean. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 191. orr.
Organizazio hartako sozio guztiak [...] Mariah bezain posizio onekoak ziren. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 147. orr.
Posizio oneko jendea baina, hala ere, bizimodu latza dutenak. Edorta Jimenez «Europako mugetan barrena», 2000 - 202. orr.
Ezin zuen horrelakorik imajinatu gizartean posizioa eta begirune handia zuen halako gizon batengan. Bego Montorio «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 75. orr.
Connor epaitegian duen posizioaz baliatu duk helburu politikoak lortzeko. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 285. orr.
-Zu nire posizio sozialarengatik ezkondu zinen nirekin, hori badakizu zuk. Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 257. orr.
Printzeak oso posizio goratua eta oso itzal handia zuen. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 73. orr.
Polikarpov zaharrean egiten dute hegan gure herria suntsitu nahi duen etsaiaren posizioak metrailatzen. Koldo Izagirre «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 148. orr.
Jakina baitzen Guadalajara aldean erasoaldi bortitza joa zutena [...] eta gure posizioak jausten zihoazena. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 57. orr.
Posizioa galduz gero, akabo. Anjel Lertxundi «Ihes betea», 2006 - 355. orr.
Jomuga zuten posizioa menderatu ondoren. Edorta Jimenez «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 249. orr.
Gudarostea, lubaki karlistei kanoiez eraso egin ondoren, aurrera zihoan, eta etsaia bere posizioak uzten ari zen. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.
Eguarte batean hartu zuten posizioa, eta ama besarkatzeko aukera izan omen zuen, baina atzera karlistak egin ziren auzuneko jabe. Inazio Mujika Iraola «Gerezi Denbora», 1999 - 117. orr.
Nire soldaduek formatzea lortu orduko, zureek dagoeneko hartua dute posizioa gudazelaian haien zain. Pedro Alberdi «Kafka Bilbon», 2002 - 138. orr.
Egun hartan bertan, iluntzean, Molaren tropen posizioak zeharkatu nituen. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 190. orr.
Batailoi karlistek hartutako posizioak gurutzatu zituzten. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 144. orr.
Ospitale hori posizio militarra da orain. Berria - Mundua 2004-04-29
Bera talaian zegoela jakinda, lasai asko sartu ginen posizio defentsagabera. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 210. orr.
Oso sistema eraginkorra da labirintoa posizio-aldaketa detektatzeko. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.
Posizio gerra izan baitzen Teruelgo bataila. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 40. orr.
Gramscik hemen posizioen gudu kontzeptua erabili zuen, esan nahi baita, gizartean edozein jarrera ez dela betiko itxia, [...] anbiguotasuna nahitaezko duela. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 93. orr.
Ez zuen jakin posizio labirinto hartan orientatzen eta nazionalen zentinelaren segadan eroria zen. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 43. orr.
Goardiak motorra itzaltzeko eta posizio argiak uzteko agindu dio bidaiantari. Pello Lizarralde «Larrepetit», 2002 - 121. orr.
Posizio-argi berdearen pean. Koldo Izagirre «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 14. orr.
Honi guztiari gehitu behar zitzaion ezen Gizon Handiak, hainbeste karguren jabe izan eta gero, zeukan gizarte-posizioa izanda [...] ongia eta gaizkiaren gainean zegoelako itxurak gorde behar zituela. Jon Alonso «Erretzaileen eremua», 2006 - 90. orr.
Botere posizioengatik lehiatzen ari dira. Berria - Mundua 2004-07-23
Ekoizle eta erosle askoz osaturiko merkatua, non enpresak beren lehia-posizioa hobetzeko produktuak desberdintzen saiatzen diren. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 70. orr.
Muga-posizioetan dauden herriek, etengabeko erasoaren arriskupean, garapen distiratsuagoa izaten dute posizio babestuagoetan dauden auzokoek baino. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 423. orr.
Kiki-gordeka aztertzen zuten hirurek, haren ikuskatzaile posizio berri horrekin erabat harriturik, nonbait. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 166. orr.
Posizio positibista edo naturalista hori eliminatibismoa da, eta gogorik ez dela dio. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.
Gombrichek, bere liburuan posizio konstruktibista hartzen du ikusmenezko pertzepzioaren aurrean. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.
Beste hitzetan esanda, jarrera, posizio bat hartu behar dut liburuari buruz, aldez aurretik. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 62. orr.
Beste neskek harekin ibili nahi zuten beti eta esaten zuten, bere pribilegiozko posizioarengatik ere, ez zela batere harroa. Koro Navarro «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.
Indarrezko posizioan jarri ditu 1980ko hamarraldiaren hasierako zorraren krisiak. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.
Nehemiasek Susan enperadorearen etxean zuen posizioak aukera eman zion Artaxerxes I.aren babesa lortzeko Jerusalemgo tenplu-estatuarentzat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.
Krisiak Villepinen posizioa ahulduko duelakoan, isilik egon da Sarkozy orain arte. Berria - Ekonomia 2006-03-26
San Petersburgok bere posizioari eutsi zion berrehun urtez. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 57. orr.
Manipulazio horiek jaunen errentak ere murrizten zituzten, eta, hala, areago ahuldu zen jaunek estatuaren aurrean zuten posizioa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.
Posizio hegemonikoaren beheraldiarekin batera, nazioarteko aliantza-sistema ere hondatu zen eta herrialde lehiakideak sortu ziren. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.
Gaineratu du Sinn Feinen posizioan «argitasuna» egotea beharrezkoa dela aurrera egiteko. Berria - Mundua 2004-09-18
Uko egingo zaio, beraz, diskurtsoan adierazpen-fenomeno bat ikusteari [...]; gehiago bilatuko da subjektibotasun-posizio ezberdinentzako erregulartasun-arlo bat. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 65. orr.
1985 urte horretan berorretan, Lehen Mundu Gerraz gero aurreneko aldiz, negatiboa bihurtu zen Estatu Batuen kanpoko finantza-posizioa. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.
Erdi Aroko Mendebaldeko hiri libreek eskaintzen dute gizarte-posizioa eta finantza-metaketa nahastera jotzen duen gizarte-egituraren lehen adibidea. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.
posizio argiak (3); posizio estrategikoa (3); posizio politikoak (4); posizio soziala (3)
bere posizioa (11); gure posizioa (7)
hartutako posizioak (3); posizioak hartzen (3)
posizioan jarri (4)