Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

positibotasun 1 iz positiboa denaren nolakotasuna.

Volksgeista, Ortega-rentzat, positiboa izan liteke [...] eta negatiboa izan liteke; baina hau, antza, alde batetik filosofia higatuen liburuetako kontua omen delako (zer positibotasun aitor dakioke orduan gaur?), edo Volksgeist jatorraren degenerazioa delako, nazionalismo eta kostunbrismo bihurtua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 159. orr.

Nahiz sistema idiosinkroniko baten barnean ezarririko bereizketek, funtsatzen diren baliokidetasunen positibotasunagatik ez, baizik sistema horren osotasunak negatiboki finkatuak edo mugatuak gertatzen direlako balio duten, halere, adierazlearen eta adieraziaren arteko elkarketa "egite positiboa da".  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 18. orr.

Diskurtso baten positibotasunak -hala nola historia naturalarenak, ekonomia politikoarenak edo medikuntza klinikoarenak- bere batasuna ezaugarritzen du denboran zehar eta banakoen ekintzez, liburuez eta testuez gaindi.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 146. orr.

Ezartzen ahalegindu naizen positibotasunak ez dira ulertu behar gizabanakoen pentsamenduari kanpotik ezartzen zaizkion ebazpen-multzo bat bezala, ezta barrutik eta aldez aurretik bertan bizi den ebazpen-multzo bat bezala ere; eurek gehiago osatzen dute baldintzen multzo bat, [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 236. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kontzeptu berriak definitzen dituzte edo existitzen direnen erabilpen-arloa aldatzen dute: baina diskurtsoaren positibotasun-sisteman ezer aldatu gabe.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 176. orr.

Eraketa diskurtsibo bat aztertzea diskurtso baten positibotasun-mota definitzea da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 145. orr.

Positibotasun era honek [...] arlo bat definitzen dute, non beharbada heda daitezkeen identitate formalak, jarraitasun tematikoak, kontzeptuen traslazioak, joko polemikoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 147. orr.

Bera [matematika] da zientzia bakarra behingoan iragan duena positibotasun atalasea, epistemologizazioarena, zientifikotasunarena eta formalizazioarena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 214. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

positibotasun mota (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus