Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

positiboki 1 adlag era positiboan.

Zuzenagoa da akzidentea substantzia baten izatea positiboki determinatua izateko moduaren bidez izendatzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.

Jakintzat ematen da kontzeptu hauek bereizgarriak direla; ez daude positiboki definituak beren edukiaren arabera, baizik eta negatiboki, sistemaren beste terminoekiko erlazioengatik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 152. orr.

Har bitza Espainia, Frantzia, Ingalaterrako histori testuak eskuan, eta esplika beza nola han positiboki azaldurik aurkituko dituen biolentzia loriatsu guztiek, ondorio gaiztoak bakarrik ekarri dituzten Espainia, Frantzia, Ingalaterrarentzat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 29. orr.

Alderdi politikoekin eginiko bilera positiboki baloratu du Bilbaok eta aurrera begira hartu-emanak izateko konpromisoa hartu dute bi aldeek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Hainbat lekutan ikusi ahal izan dut neronek hori espreski, hau da, positiboki debekatuta!  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 199. orr.

Argitaletxeek momentu honetan daukaten politika positiboki diskriminatzailea dela esango zenuke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 216. orr.

Azterketa arkeologikoak, horien [zientzia eta jakitearen] artean bazterketa edo kenketa-harremana definitu beharrean [...] erakutsi behar du positiboki nola txertatzen den eta nola funtzionatzen duen zientzia batek jakitearen ingurumenean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 209. orr.

2 karga positiboarekin.

Nukleoak positiboki kargatuta zeudenez, aldaratu egiten ziren.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

positiboki baloratu (8); positiboki baloratzen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus