Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

positibo 1 izond esperientzian soilik oinarritzen dena, hari baino ez dagokiona.

Analitika transzendentala pentsatzearen forma hutsen teoria positiboa da, hau da, egiazkoak ez ezik, egiazko ezagutza ororen baldintzak ere badiren formen teoria.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.

Nonbait arrazoimen hutsaren lurraldean kokatzen diren ezagutza positiboen iturri batek egon behar du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 269. orr.

Adimena ezagutza positiboaren ahalmena da (utilitatearena), arrazoimena espekulazioarena (egiarena).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.

Autore horiek bereizten dituzte, alde batetik, ekonomia normatiboa -balio-iritziak, zerbait ona edo txarra den eta gisako egiaztapenak jasotzen dituena- eta, bestetik, ekonomia positiboa -egitateen bidez egiaztatu daitezkeen baieztapen egiazko ala gezurrezkoak jasotzen dituena-.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.

Izpiritu argitu eta positiboentzat, metafisika "ilargi zahar bat" [...] besterik ez da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 127. orr.

2 onuragarri dena, kaltegarria edo negatiboa ez dena.

Globalizazio prozesuaren handitasunari buruz baino prozesuak sor ditzakeen ondorio positibo edo negatiboei buruzko eztabaida hau, are da sakonagoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 208. orr.

Egitasmoan «alde positiboak eta negatiboak» ikusten dituztela esan dio berriari Marti Gasull Hizkuntzaren Aldeko Plataformako buruak.  Berria - Mundua   2004-07-17

Gizon eta andrezkoak gizarte animaliak garela, animalia politikoak, eta ez dagoela gizartearen eragin positibo zein negatiborik gabeko indibidualtasunik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 155. orr.

Positiboa da Giza Eskubideak publikoki eta legalki onartuak egotea, kontzientzi gradu baten aitortza eta espresioa baita.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 68. orr.

Kritikaren zerbitzu honi bere onura positiboa ukatzea poliziak balio positiborik ez duela baieztatzea adina litzateke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 2627. orr.

Gauza batzuen egitera determinatzen duen edozein gauza, nahitaez zerbait positibo da (berez nabari den bezala).  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 85. orr.

XIX. mendeko nazionalismoak [...] bazuen zentzu positibo bat, baina nazismoaren ondoren hasi zen nazionalismoaren zentzu positibo hori galtzen.  Berria - Mundua   2004-02-01

Globalizazioaren kritikoentzat prozesua ez da inondik inora horren positiboa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 209. orr.

3 baiezkoan edo baian oinarritzen dena; aldekoa.

Froga positiboa eskatzen zuen, froga negatiboa aski zelarik.     «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 163. orr.

Biak ala biak dira tragedian diren pertsonaia positibo bakarrak.  Berria - Kultura   2004-03-30

Ijitoak ere salbatzen dituk orduan hire diskriminazio positibo horretan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 96. orr.

Hemen Kawabata hasierako asmo berritzaileen eta tradizioaren balioespen positibo berri baten artean dabil.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 9. orr.

Hala ere, hau era positiboan erabil daiteke, h[au] d[a], faltsutasuna eta errakuntza (hau kontraesanean funtsatzen den heinean) baztertzeko ez ezik, egia berrezagutzeko ere bai.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 95. orr.

Estatutu Proposamenak irekitako eztabaidan «era positibo eta eraikitzailean» ekarpena egiteko borondatea adierazten du.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Faktore negatibo batek garrantzi handiagoa izan dezake sailkapenerako faktore positibo batek baino.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Eugenesia negatibo, kentzezko horren beste aldean, berriz, eugenesia positibo, hautespenezkoa dugu, haurrik gogobetekoenak izateko ahaleginean oinarritua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 153. orr.

Esan nahi du jarrera positibo eta aktiboa izatea; egoera berean dauden beste pertsona batzuekin batera lan egitea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 66. orr.

Etorkinek euskararen inguruko jarrera positibo edo neutroa dutela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

4 noranzko egokian egiten dena.

Hori urrats positibo bat izango litzateke bakeari begira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

IRAk «urrats positiboak» egin dituela diote bi gobernuek.  Berria - Mundua   2006-02-02

DUPk Stormonteko legebiltzarrean duen taldeak goizean eginiko bilkuran ahobateko erreakzio positiboa izan du alderdiko buruak negoziazioez emandako azalpenen aurrean.  Berria - Mundua   2004-11-20

Aurreko urteetako hilabete bereko langabezia baino txikiagoa denez, bilakaera positiboa da.  Berria - Ekonomia   2004-11-04

5 baikorra; alde onei txarrei baino gehiago begiratzen diena.

Galdu arren, hobe da positiboa izatea.  Berria - Kirola   2004-01-14

Gaur ere positiboa izateko eta esperantza ez galtzeko esan diot.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 184. orr.

Atzoko dataren haritik, mezu positiboa eman nahi izan zuen NBEren Nekazaritza eta Elikadurarentzako Agentziak (FAO).  Berria - Gaiak   2004-10-17

Datuekin batera, mezu positiboa ere egin dute publiko.  Berria - Gaiak   2006-05-05

Istorio positiboak kontatzeko hautua egin dut.  Berria - Kultura   2004-09-19

Analogia zer ez den azaldu ondoren, ikuspegi positibotik aztertzen badugu hori, [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 205. orr.

Gaitzari aurrea hartzeko gakoa «bizitza intelektual eta sozial positiboa izatea» dela dio.  Berria - Harian   2006-02-05

6 alde txar baino on gehiago dituena.

Pluralismoa, eraikuntza denean bakarrik izan daiteke positiboa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 9. orr.

Bilakaera positibo horretarako oztopo da, beraz, inbertsioaren jaitsiera, eta hori da, hain zuzen ere, atzo Chiracek iragarritako neurriak konpondu nahi duena.  Berria - Ekonomia   2004-01-07

Oro har, balantze positiboa egin zuen hiru urte hauetaz.  Berria - Mundua   2004-09-12

7 kopuruez, zenbakiez edo kidekoez mintzatuz, zero baino handiagoa.

Zenbaki positiboak baizik ez ditu onartzen Al Khuarizmik, osoak nahiz zatikiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 233. orr.

-Zenbaki osoak -positiboak eta negatiboak- aljebraikoak dira.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 435. orr.

Ordu arte erabilitako zenbakiei, berriz, -positiboei eta negatiboei, arrazionalei eta irrazionalei- zenbaki erreal deitu zitzaien.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 310. orr.

Zenbaki positiboak baizik ez ditu onartzen Al Khuarizmik, osoak nahiz zatikiak.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 233. orr.

Zenbaki baten karratua positiboa da beti, positiboa zein negatiboa izan zenbakia.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.

Herrialdeak duen dibisa-premiak justifika dezake ekoizpen defizitario bat tokiko diruaz laguntzea, baldin dibisen balantza garbia positiboa bada.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

PFEZaren 335.000 aitorpen espero ditu Aldundiak, horietatik 75.000 positiboak.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Aurrezkiari buruzko itxaropena da konfiantza indizearen osagarrietan balio positiboan dagoen bakarra, 3an.  Berria - Ekonomia   2004-10-09

Hamar behatz, bi belarri, hiru musu, berrogei puntu eta zazpi positibo.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 129. orr.

8 elektrizitatean, protoietatik edo elektroi urritasunetik datorrena.

Karga elektrikoa positibo eta negatibo gisa deskribatzen den bezala, quarkak gorriak, berdeak edo urdinak izan daitezkeela esan zuten.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Haizea ionizatu egiten da, eta elementu positiboak eta negatiboak banatzen ditu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 169. orr.

Sodio ioi bakoitzak karga positibo bat daramanez, berehalaxe desegiten da zelularen barruan dagoen karga negatiboa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Sodio ioiek karga positiboa dute, eta, ioi multzo handi batek kapilarretarako bidea egin duenean, haien karga positibo metatuak karga negatiboa duten ioiak (kloroa, adibidez) erakartzen ditu gai irazitik odolera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 192. orr.

Tximista erakarri dezakeen indar positibo-negatiboen tupust egiten deneko hori ez baitu errazten lizarrak; lizarrak ez du antenarena egiten pago eta haritzek dagiten bezala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.

Giroa elektrikoa izango da, karga positibo eta negatiboz gainezka, argi psikodeliko eta itzelezko zaratarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 430. orr.

9 erlijioaz, legeaz eta kidekoez mintzatuz, Jainkoak edo gizakiek ezarria, ez berezkoa edo naturala.

Horiek interes orokorreko gaiak eta erlijio positibo baten jarraitzaile guztientzat beharrezko baiespenak zirelakoan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 184. orr.

Jendeen arteko zuzenbide naturalaz eta Jendeen arteko zuzenbide positiboaz hitz egiten bada, xedea, beti-beti, hauxe da: [...].  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 53. orr.

Legeen zatiketa lege jainkotiarretan eta giza legeetan; jainkotiarrak natural eta positiboetan; naturalak partikularren eta jendeen legeetan.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.

Hori da ezkontza, bere horretan eta ondorio naturaletan azaldua, lege positibo guztietatik aldendua.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 61. orr.

Lege positibo guztiak baino lehenagokoa da, gure izatetik bertatik datorkigu eta.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 59. orr.

Ez dira definitzen inolako lege positibo jainkotiarren bitartez.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 193. orr.

Profanazio handiagoen kasuan, sakrilegio deiturikoetan, legeria kriminalari buruzko gure bildumak [...] elizetan egindako lapurretez mintzatzen dira bakarrik, eta ez dute lege positibo bakar bat ere aldarrikatzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Iusnaturalismo eta zuzenbide positiboaren arteko harremanei buruzko galdera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 225. orr.

Lammasourek eta Poulouk euskararentzako lege proiektuaren xedea aurkeztuko dute Eskubide positibo bat sortu eskualdetako hizkuntzentzat lelopean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

10 analisiez eta kidekoez, bilatzen dena baieztatzen duena.

Testaren emaitza positibo atera dela?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 154. orr.

Haurdunaldi testetan gertatu ohi den moduan, testa egin eta 2-3 minutuan jakin daiteke positiboa edo negatiboa den.  Berria - Gaiak   2006-03-17

Kontranalisian positibo eman zuen arren, oraindik ez diote Rodriguezi zigorrik jarri.  Berria - Harian   2005-08-03

Antisorgailu estrogenodunek positibo emango dute dopin kontroletan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Haurdun dagoela dio, proba bat egin dutela eta positibo eman diela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 84. orr.

Iruditzen zait sail honetan lan handia gelditzen zaidala egiteko eta, inon positibo ematekotan, hementxe ematen dudala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 198. orr.

Izan ere, testetan hegazti denek ematen dute positibo.  Berria - Gaiak   2006-02-23

Nazioarteko Federazioak bi urterako zigortu du, klenbuterolarekin positibo emateagatik.  Berria - Kirola   2006-02-15

Kokaina positiboa eman zuen jokalariari eten egin diote kontratua.  Berria - Kirola   2004-10-20

11 adierazten dena badaukana.

Politikoki polita, berriz, mutikoa "euskaldun" edo "RH positibo" bihurtuta geratuko litzaiguke, inguru jakin batzuetan behintzat, txistea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 196. orr.

12 organoez mintzatuz, antzinako organo txikia, hauspoduna, uhal batez loturik bizkarrean eramaten zena. ik portatibo.

Nabarmendu behar ditugu etengabeko baxua osatzen zutenak: biolontxeloa, kontrabaxua eta organo positiboa.  Berria - Kultura   2004-12-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde positibo (4); gauza positibo (4); gidariak positibo eman (3); ikuspuntu positibo (3); karga positibo (3); kokainarekin positibo emateagatik (3); lege positibo (5); positibo eman (83); positibo eman du (7); positibo eman dute (5); positibo eman duten (4); positibo eman ondoren (3); positibo eman zuela (6); positibo eman zuen (23); positibo emango (4); positibo emateagatik (16); positibo ematen (8); positibo ematen duen (4); positibo faltsuak (3); positibo iritzi (3); proban positibo eman (3); probetan positibo emateagatik (3); urrats positibo (6)

akordio positiboa (3); alde positiboa (4); balantze positiboa (12); balantze positiboa egin (8); balantzea oso positiboa (3); balantzea positiboa (4); balorazio positiboa (23); balorazio positiboa egin (13); balorazio positiboa egiten (4); balorazioa positiboa (3); balorazioa positiboa da (3); bazterketa positiboa (9); bilakaera positiboa (7); bilakaera positiboa izan (5); bilera oso positiboa (3); bilera positiboa (6); bilera positiboa izan (4); datu positiboa (3); diskriminazio positiboa (12)

ebaluazio positiboa edukitzea (4); ekarpen positiboa (4); emaitza positiboa (7); erabat positiboa (4); eragin positiboa (18); eragin positiboa izan (4); eragin positiboa izango (3); erantzun positiboa (10); erantzun positiboa emateko (3); eskumen gatazka positiboa (4); esperientzia oso positiboa (3); esperientzia positiboa (3); garapen positiboa (3); gatazka positiboa (4); giro positiboa (3); guztiz positiboa (5)

irakurketa positiboa (10); irakurketa positiboa egin (5); irudi positiboa (3); jarrera positiboa (16); joera positiboa (5); karga positiboa (4); mezu positiboa (6)

oso balorazio positiboa (3); oso positiboa (45); oso positiboa da (11); oso positiboa izan (19)

positiboa atera (3); positiboa eman (19); positiboa eman nahi (4); positiboa eman zuen (5); positiboa ematea (5); positiboa emateko (6); positiboa eskatzen (3); positiboa iruditzen (3); positiboa izan (65); positiboa izan da (19); positiboa izan daiteke (4); positiboa izan zela (6); positiboa izan zen (17); positiboa izango (12); positiboa izatea (4); positiboa zela esan (6)

urrats positiboa (3); zerbait positiboa (4)

alde positiboak (7); balio positiboak (3); ekarpen positiboak (3); ekintza positiboak (4); elementu positiboak (3); emaitza positiboak (4); emaitzak positiboak (3); erantzun positiboak (4); gauza positiboak (10); lege positiboak (3); mezu positiboak (4); neurri positiboak (3); ondorio positiboak (4); oso positiboak (5); oso positiboak izan (3); positiboak eta negatiboak (8); positiboak izan (14); positiboak izan dira (7); urrats positiboak (4); zantzu positiboak (3)

alde positiboan (3); era positiboan (3); esanahi positiboan (3); modu positiboan (4); zentzu positiboan (5)

positiboaren kontranalisia (3)

ekintza positiborako (3)

oso positibotzat jo (15); positibotzat jo (53); positibotzat jo du (9); positibotzat jo zuen (23); positibotzat jo zuten (6); positibotzat jotzen (7); positibotzat jotzen dugu (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus