Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Izaera soziologikoa duten ikasketa horiek ez zuten funtsean zalantzan jarri zientzia-jarduera ulertzeko zientziaren filosofia positibistak utzitako ikuspegi estu hau. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.
Historizismo enpirikoak, positibistak, historia desmetafisikotu guraz (Izpiritu unibertsal hegeldarra baztertuz), herrien izpirituak metafisikotu ditu. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 162. orr.
Zeren eskola edo doktrina positibistatik sortu baita, izan ere, obra hau. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 7. orr.
Ez da konbentzionala teoria positibisten zentzuan, ez baitu gauzen deskripzio osoa eta erabatekoa bilatzen; alegia, ez du sortu (generatu) nahi fonologikoki posible diren fonologia guztien bilduma. «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 115. orr.
Helburua da garapenak sortutako optimismoaren kontra joatea, diskurtso positibistaren alde ahulak nabarmentzea. Berria - Harian 2005-06-21
Positibistak orain, filosofoak lehenago erlijioaz bezala, filosofoez burlatzen dira. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 148. orr.
Positibistek eta materialistek bilakabide historikoaren interpretazioa antropologia biologista hutsarekin egin nahi dute (historiaren filosofiarik gabe). Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 219. orr.
Termino batek esanahia izan dezan eta termino hori zientzian erabilgarria izan dadin intersubjektiboki egiaztagarria izan behar du positibisten ustez. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.
Positibista Logikoek psikologia egiteko modu "introspektiboa" gogor kritikatu zuten, haien ustez publikoki (intersubjektiboki) kontrastagarriak ez diren terminoek ez baitute inolako esanahirik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 188. orr.