Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

posible 1 izond litekeena, daitekeena; gertagarria.

Posiblea, existi daitekeena edo existi ez daitekeena da eta izatea ez-izatea bezain ongi dagokiona.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 224. orr.

Nire aldetik, ez bakarrik posible, aldiz, probablea ere badela esango nuke [...] berak ezagutzen zuen edo bera ezagutzen zuen pertsona bat bera ere topatu gabe ibil zitekeela Marie.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 162. orr.

Leibniz-ek dio ezen, mundua egiteko, posibleen artean hoberena hautatu duela Jainkoak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.

Garbi dago, hortaz, beharrezkoa, posiblea eta ezinezkoa bereizteko badela beste zerbait, irudimena ez dena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 216. orr.

2 (izen baten eskuinean)

Hori ondorio posible eta ezinezkoetaraino eraman nuen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 182. orr.

Mundu posibleak, kopuruz eta tamainaz ere infinituak izan daitezkeenak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 10. orr.

Une honetako mundua ez da mundu posible guztien artean beste bat baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Hiru modu posibleak gustatzen zaizkit: emakume bat eta bi emakume, emakume bat, gizon bat eta beste emakume bat, emakume bat eta bi gizon.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.

Biografoak, maila apalagoko dibinitate baten gisa, badaki hautatzen, giza aukera posibleen artean, berdinik ez duen hori.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.

Ekintzen aurrean har zitzakeen neurri posibleei buruz hitz egiten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 24. orr.

Askotan garapen-prozesuak berak murriztapenak jarriko dizkio eboluzio posibleari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 289. orr.

Kontzeptu honen helburua organo edo gauza baten funtzioa zein den azaltzea da, organo edo gauza horren beste funtzio posibleak, baina akzidentalak, baztertuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 291. orr.

Horrek berekin dakar, gertakari iraganen irudiak gordetzeko gaitasuna ez ezik, gertakari posibleak irudikatzeko eta, horrenbesterekin, etorkizuna asmatzekoa ere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 183. orr.

Konboia Caradacheko tratamendu lantegira eramateko lau ibilbide posibleetako batean agertzen da Begles.  Berria - Gaiak   2004-10-05

3 posible izan1 da ad litekeena izan; ahal izan.

Mistika posible da, baina hori ezin gerta daiteke heriotzako orduan besterik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.

Esan behar zaie teknikoki edo ekonomikoki posible dena batzuetan ez dela sozialki edo politikoki posible ez desiragarria ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 156. orr.

Posible da, baina ez da erraza.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 128. orr.

Nola da posible, hortaz, Izatearen zientzia?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 53. orr.

Halakorik gabe ez litzateke posible sormena.     «Kuskue tanden», 2004 - 22. orr.

Posible bada, noski.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 127. orr.

Ez zen posible izan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 43. orr.

Komeni da, nik uste, paradoxak beste baterako utzi eta, errealistak izanik, posible dena eskatzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 122. orr.

Frogatuko zen posible zela txertoak asmatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 182. orr.

Logika horientzat onartu ditugun hainbat gauza aldatuz posible litzateke beste logika batzuk definitzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 152. orr.

Horra berriro nola ingeniaritza genetikoaren jaiotza, hura posible izateko baldintza bera, guztiz modu ezin aurreikusizkoan etorri zen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.

Algara isilean zebiltzan biak, halakorik posible bada behintzat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 84. orr.

Ez da posible, fisikoki ez da posible hara itzultzea...     «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 119. orr.

Posible bada, kafesne eder batekin hasi behar da eguna, eta ondoren kaka pilo eder bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 79. orr.

Behar genuela poetaren konbertsioa aztertu, ikertuz, posible bazen, poesiaren eta fedearen arteko lotura edo bederen harreman iragankor misteriotsuak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 110. orr.

-Nola izan da posible ezin agurtu izana?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 100. orr.

· Kontrolari eusteko, oso posiblea da zatitu eta agindu printzipio inperiala ezartzea, gerra zibila eragiteko arriskua egon arren.  Berria - Harian   2005-01-29

4 posible izan2 du ad litekeena izan.

Hark proposatu egun eta orduan, ni ez libre, eta nik posible nuelarik, hark ezin.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 159. orr.

Berak ere gizarte horretan "karrera egin" nahi baleza, posible du egitea, bai. gaur egun gorrek ere posible dutela Interneten ibiltzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 214. orr.

-Posible bazenu baxuago berba egin...  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 59. orr.

Mende erdiaren buruan aitortu zidanean, ez nuen posible izan hura sinestea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akordioa posible da (3); aldaketa posible (5); alternatiba posible (3); aukera posible (3); azalpen posible (3); bakea posible dela (3); bide posible (6); bide posible bakarra (3); bizitzea posible (7); bizitzea posible dela (6)

ea posible den (8); ebazpena posible den (3); egitea posible balitz (3); egitea posible da (3); egitea posible dela (5); egitea posible izango (5); egoera posible (3); elkarlana posible (3); elkarrizketa posible (4); ematea posible (5); eraikitzea posible (5); eramatea posible (5); esker posible (3); etorkizun posible (3); ez baita posible (11); ez baitzen posible (4); ez da posible (180); ez dela posible (31); ez duk posible (24); ez dun posible (4); ez litzateke posible (8); ez zela posible (21); ez zen posible (55); ezagutza posible (3); gai posible (3)

irabaztea posible (5); iristea posible (3); irtenbide posible (5); jokoa posible izango (3); konbinazio posible (6); konbinazio posible guztiak (3); lortzea posible da (7); lortzea posible dela (8); modu posible (4); mundu posible (15); mundu posible orotan (3); nola da posible (59); nola den posible (13); nola zen posible (7)

ondorio posible (5); oraindik posible dela (3); oso posible da (3); oso posible dela (3)

posible bada (21); posible baita (9); posible baldin bada (5); posible balitz (31); posible balitz bezala (3); posible bihurtu (3); posible bilakatu (4); posible da (229); posible dela adierazi (8); posible dela dio (5); posible dela erakusteko (4); posible dela erakusten (10); posible dela erakutsi (7); posible dela esan (9); posible dela iritzi (4); posible dela sinesten (3); posible dela uste (14); posible den kasuan (3); posible dena (9); posible denaren (4); posible denari (3); posible denik (7); posible dira (9); posible direla (8); posible diren (3); posible du (3)

; posible egin (25); posible egin zuen (4); posible egingo (14); posible egingo duen (6); posible egiteko (12); posible egiten (26); posible egiten duten (4); posible eta beharrezkoa (5); posible ez bada (8); posible ikusten du (8); posible ikusten duzu (7); posible iruditzen (3); posible izan (88); posible izan da (7); posible izan dadin (13); posible izanen (13); posible izanen da (5); posible izango (107); posible izango da (29); posible izango dela (10); posible izango den (5); posible izango zela (5); posible izatea (8); posible izateko (9); posible izaten (3); posible litzateke (23); posible ote da (23); posible ote den (5); posible ote zen (22); posible zaion (3); posible zela (51); posible zen (66); sortzea posible (4)

teknikoki posible (7); tortura posible izan (3)

uztartzea posible (3); zelan da posible (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus