Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

posibilitate 1 iz aukera.

Nire aburuz, egiatan gertatu ote zen, posibilitate gutxi dago.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 23. orr.

Milioiko posibilitate bakarra nuen lortzeko, baina lortu egin nuen: bonba tximiniatik behera amildu zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 146. orr.

Posibilitate asko dauzkazu onik ateratzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 223. orr.

Araututako moduak dira (eta neurri horretan deskribagarriak) diskurtsoaren posibilitateak lanean jartzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 81. orr.

Ihes egiteko posibilitateak kalkulatzen saiatu zara ahalik lasterren.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 18. orr.

Sinesten al didak azken berrogeita bat urte honetan pauso ulertezin hori argi dezaketen posibilitate guztiak banan bana bilatu eta aztertu ditudala?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 124. orr.

Oraindik ez da benetako posibilitaterik bihotz artifizial bat oso-osorik gorputzean inplantatzeko, ezta esperimentu-animalietan ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 246. orr.

Gauza ederra litzateke giltzurrun naturalaren tamaina bertsuko baliokide artifiziala izatea, baina gaur egungo tekniken irispidetik oso urrun geratzen da posibilitate hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Kanpoko birfinantzaketa-posibilitateek bakarrik mugatzen dute kredituaren eskaintza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

3 gerta daitekeen gauza.

Aipatzekoa da, bide batez, ideia honen eta zineman [...] eremuz kanpokoaren posibilitatea gertagarri egiten duen uste analogoaren artean dagoen antz harrigarria.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 55. orr.

Beste posibilitate bat -gertagarriagoa- Virgilen etengabeko hipoxiari lotua zen: urtebetean odola behar bezala oxigenatu ezari, alegia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 156. orr.

Nahiz egunero ez den norbait lintxatzen, lintxamendua, sinbolikoa edo erreala, hortxe dago beti, lozorroan, egiazko posibilitate bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Posibilitate bat besterik ez zuan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 24. orr.

Posibilitate metafisikoak ez lirateke eztabaidatu behar.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 18. orr.

Baina buruan erabili nituen hamaika posibilitateen artean bat ahaztu zitzaidan, eta huraxe gertatu behar: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 19. orr.

3 gertagarritasuna.

Beste ikuspegi bat, matematikak ematen ziona: zoriari aplikatutako matematikak konbinazioen posibilitate finituak zehatz zitzakeen, eta formula matematiko batean eman.     «Kuskue tanden», 2004 - 175. orr.

Epistemologia horren helburua ezagutza (zientifikoaren) posibilitate-baldintzak aztertzea zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 155. orr.

Aprioriko ezagutzaren edo metafisika razionalistaren posibilitatea, ideien sortzetiko izaeren mende dago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

4 pl ahalbideak.

Larrua euskara desberdinetan jotzeko ahalbideez-eta, euskal kamasutra linguistiko-espiritualaren posibilitateez.     «Kuskue tanden», 2004 - 43. orr.

Ahalmenei, posibilitateei dagokienez aurrera egitea eskatzen du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

posibilitate asko (4); posibilitate bakarra (3); posibilitate guztiak (5); posibilitate guztien (3)

egiteko posibilitatea (4); lortzeko posibilitatea (3)

posibilitateen artean (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus