Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
posesibo 1 izond edukitzeko edo menderatzeko grina erakusten duena.
Ez nintzaion barregarri gelditu nahi, burges tiki posesibo baten gisara agertuz. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.
Gero, nagusitutakoan, ezkontza heterosexual, monogamiko, leial, posesibo eta ugalkorraren bidean sartzeko. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 36. orr.
2 noren kasuari dagokiona.
«Nire orkestra da», dio (eta gero nire horrek ez duela zentzu posesiborik argitzen du). Berria - Kultura 2004-08-27
Makal (ahula eta zuhaitza), horma (pareta eta izotza), arrantza (arrainena eta astoarena), arte (ertia, zuhaitza, tartea, animaliak harrapatzeko tresna, amarrua, trebetasuna, denborazko postposizioa), zuen (posesiboa eta adizkia), eta abar. Iñaki Arranz «Hitza azti», 2006 - 79. orr.