Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi lagun, zein baino zein gihartsuagoak, pose erotikoak egiten. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 42. orr.
Saizarbitoriaren posea imitatzen ikusten zaitut, El País-eko argazki batean, astebeteko bizarra eta gaupasa aurpegiarekin. Eider Rodriguez «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 84. orr.
Bere azken argazkia -Angela aurrez eta hiru laurdenez, graziaz beteriko pose bat osatuz- albistegi guztietan pasatu dute dagoeneko. Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 79. orr.
Nik ez dakit mutil hark zinez esaten zizkigun gauza haiek, edo pose bat ote zen. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 109. orr.
Zer zerikusi ote zeukaten pose haiek guztiek berak bortxaketa zela susmatzen zuenarekin?... Oskar Arana «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 209. orr.
Bere itxura, bizimodu eta poseetan idazle bat izatera iritsi zen, baina inoiz ezer idatzi gabe. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 188. orr.
Badakizue, poetaren pose terriblista... Iñigo Aranbarri «Hitzak eta giltzak», 2001 - 87. orr.
Kontalariak "garai hartan dena zen posible"ka ekitea, kasu, ez da pose hutsa, ez da posea bakarrik; bada hor beraren gainetik -beraren ezjakinean- dabilen jakituria puntu bat. «Kuskue tanden», 2004 - 31. orr.
Baina -aitortu ezak- posea besterik ez duk, defentsa mekanismo bat, alegia, ikasleen aurrean sarri erakusten duan harrokeria. «Bizia lo», 2003 - 104. orr.
Nik so egiten nion begietara, eta azerizko ninietan dantzan ari zen argi maleziazkoari erreparatzea nahikoa zen jakiteko ongi ikasitako posea baizik ez zela. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 68. orr.
"Gexo" egote hori seinale bat da, iragarpen bat; "posea" esango genuke gaur gaizto jarrita. Xabier Mendiguren Elizegi «Arbelaren gainean», 2004 - 24. orr.
Nardagarriak iruditzen zaizkit beren maskarak, onberatasun poseak eta kausa handien aldeko beren aldarrikapenak. Joxean Agirre «Romain zen bere izena», 2003 - 179. orr.