Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

posatu, posa, posatzen du ad (argazki edo kideko baterako) paratu, jarri.

Bai, posatzen nagoela dirudi.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 86. orr.

Argazkiak zituzten egunkariak ziren, eta haietan neskak zeuden, posatzen, oso soineko bitxiak jantzita.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 14. orr.

Gainera, gorpuzkera bikaina dik madarikatuak; biluzik ikusi diat, eta, niretzat posatu nahiko balu, zerupean...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

Han zutik jarrita, atzean Obabako haran guztia zuela, argazki baterako posatzen ari zela ematen zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

-Nire erretraturako posatzen ari naiz -esan zuen emakumeak bere kopa kontrargitan altxatuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 53. orr.

Erreportariek alkatea harrapatu zuten lehoinabar-larruaz jantzirik eta Hiritarren Bertute gisa posatzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 477. orr.

Prusiarrak desesperazio hasperen bat egin du (artista alua, eruditoa, beti posatzen esan nahi duenak bezala) eta zigarro bat piztu du.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 117. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus