Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bankuek jasotzen dituzten gordailuen ehuneko jakin bati erreserba gisa eutsi behar izaten diote beren kutxetan; portzentaje horri kutxa-neurria deritzo. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.
Nagusiak portzentajea pittin bat altuagoa uzten zidan gainera. Joxan Elosegi «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 26. orr.
Herrialde orotan, Barne Produktu Gordinak (BPG) gora egitea eta gorakada horren portzentajea funtsezko gaietako bat da politika ekonomikoan. Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde «Garapen iraunkorra», 2005 - 54. orr.
Guk oso portzentaje txikia ataraten dogu liburuen salmentatik. Jon Arretxe «Ostiralak», 2000 - 10. orr.
Portzentaietan ere, txikia: ez da ehuneko hirura iristen. Iñigo Aranbarri «Hizlandia», 2006 - 202. orr.
Zenbakiak gehitu, kendu, portzentaiak atera... Berria - Kultura 2004-01-14
Helduen artean, malariak hildakoen portzentaia %61,9tik %17ra jaistea lortu dute bost urtean. Berria - Gaiak 2006-04-26
Portzentajearen parterik handiena, %1,19, enpresek egindako gastua da. Berria - Ekonomia 2006-02-26
Herrialdekako datuak kontuan hartuta, Nafarroak dauka portzentajerik handiena (%11,69). Berria - Ekonomia 2004-04-06
Ezezkoak portzentaje handiagoak lortu ditu herenegungo galdeketan: erroldaren %12,7 eta boto-emaileen %32,6. Berria - Harian 2005-02-22
Portzentaiak oso kontsolagarri izan badaitezke ere, errealitate gordinak kaltetuaren edonortasuna erakusten zuen. Bernardo Atxaga «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.
Bere kalkuluen arabera, ehunetik batekoa da barkamen portzentajea; borreroari ez asko ez gutxi iruditzen zaio. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 82. orr.
Ez die aurre egiten drogen gaineko lege gogorrei edo gizonezko afroamerikarren kartzelatze portzentaje handiei. Berria - Mundua 2004-10-24