Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Haritza, portzelana, Finlandiako kristala. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 175. orr.
Garai batean, 50 langiletaraino ari zen hor lanean, inguruko harrobi zonbeiten harri xuria tratatuz, portzelana egiteko. Herria 2002-08-08
Urteek aurrera egin ahala, galdarak, bainuontziak eta komunerako portzelana ekoizten hasi ziren. Berria - Ekonomia 2006-03-22
Ylo Valdmaak portzelana erosi eta saltzeko lantegi propioa du. Berria - Mundua 2004-04-21
Portzelanaren kontrako ur beroaren zarata dutxatik heltzen da gelaraino. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 198. orr.
Odol xirripa bat isuri zitzaion ipurtxuntxurretik isatseraino, eta, tantaz tanta, portzelanaren zurbiltasuna zikindu zuen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.
Argizariz eta portzelanaz egina ematen zuen, orduko modelo guzti-guztiak bezala, bidenabar esan. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 132. orr.
Beroa eta pontxea zerbitzatzeko portzelanazko teontziak zeuden lotan, gas sutegiaren gainean. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.
Ura sentitu zen borborka leiho ondoko portzelanazko bi berogailuetan. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 172. orr.
Portzelana esmaltatuzko kapsula bat aurkitu nuen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.
Hotzak egoten zen; horregatik agindu zuen beti piztuta egon zedila portzelana zurizko suontzi biribila. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.
Portzelana frantsesezko platerak jarri al dituzu? Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 80. orr.
Portzelana txinatarrezko katakume basati bat, oldartzeko zorian beti, portzelana txinatarrezko sagu potolo eta babesgabe baten gainera. Mirentxu Larrañaga «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.
Neville te-kikarak zeuden apalera iritsi orduko, portzelana apurtuaren tintin-hotsa entzun zen. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 88. orr.
Txalupariak entzuten ditut urrunean kantari, eta ez naiz konturatzen portzelana lozazkoa dela eta zilarra eztainuzkoa. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 126. orr.
Lau baxera sorta erosi ditut portzelanarik hoberenekoak eta kristaleria ugari. Ramon Etxezarreta «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 12. orr.
Jenerala jaiki, eta suontzi biribil portzelanazkoaren ondoan gelditu zen. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.
Argala eta altua zen, sotana beltza oinetako beltzetatik samaraino, portzelanazkoa ematen zuen samako zuria, ezpain fin finak. Joseba Sarrionandia «Lagun izoztua», 2001 - 126. orr.
Haien begitarteak, baita indargeenak ere, portzelanak bezain aratzak ziren. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 155. orr.
Portzelana horietako batzuk eskegita daude, grabitazioak balira bezala. Berria - Kultura 2004-04-29
Oihal zuri bat zabaldu zuen mahai gainean, eta, portzelana aterata, bost lagunentzako labanak eta katiluak jarri zituen. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 31. orr.
Karilioi eolikoak, ispiluak, bionboak, portzelanak, buda zoriontsuak, koloretako arrainak... Patxi Iturritegi «Behi eroak», 2003 - 135. orr.
Armairu bat ere bazegoen [...] zilarrezko ontzi zaharrez, pegartxoz eta Txinako portzelanez betea. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.
Bere etxean utzi behar izan zituen portzelana ederrez eta aulki dotoreez. Josu Zabaleta «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 70. orr.
Hantxe zenbait mahai handi prestatuta zeuden, era ikusgarriaz horniturik eta portzelana baliosez eta urrezko baxeraz oparo-oparo beterik. Karlos Zabala «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 36. orr.
Gorputza Sevresko portzelana baten antzera gardenki distirarazten dion zuritasun sutsu berezi hori. Jose Morales «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.
Beira-arasetan, egongelako mahai nagusian eta osagarrietan, boli eta portzelana franko ikus zitekeen. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 215. orr.
-Itxaron apur bat -esan zuen portzelana-merkatari batek-: platertxo bat ere emango dizut. Julen Gabiria «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 288. orr.
Arma lantegiak, portzelana tailerrak, harrobiak... Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 104. orr.
portzelanazko irudi (3); portzelanazko kikara (3)