Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

portxe iz atari arkupeduna.

Elizaren aurrealdean portxe sendo bat zegoen, non garai batean bezeroak eserita egon ohi ziren, eta umeek barre egiten zioten burua barandan katigatuta geratu zitzaion mutilari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 295. orr.

Hiru solairuko etxe zuri bat da; hamasei logela ditu, eta, etxe aurrean, portxe estali bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 196. orr.

Jertseak jantzita dauzkagula, atariko portxera atera eta begiratu bat ematen diogu soropil heze ihintzez estaliari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 207. orr.

Altxa eta portxearen alde batetik bestera ibiltzen hasi nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Ordurako altxatuta gaude Tom eta biok lorategi-aulkietatik, eta portxean gaude eserita, politikaz hitz egiten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 201. orr.

Gero, xanpaina hoztu bitartean, portxean eseri eta langile mexikarrak zaldiekin egiten ari ziren lanari begira egon ginen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Mary Annek zigarroa itzali zuen lurrean utzita zeukan hautsontzian, eta portxeko apal batean begiratzen hasi zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Horiek hartuta joan zen portxeko eskaileretara, eta eseri zen bertan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

portxean eseri (6); portxean eserita (4)

portxeko argia (3); portxeko eskaileretan (4)

portxera atera (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus