Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

porturatu, portura(tu), porturatzen da/du ad portura heldu; portura eraman.

Hemen porturatu ziren urez hornitzeko eta nabigazioak sortzen dituen nekeetatik eta ekaitzen nahigabeetatik atseden hartzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 88. orr.

Itsas armada amerikanoaren itsasontziak porturatu orduko, emakume-jendea itsasertzera biltzen zen saltoka.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 41. orr.

Lehenengo sarreratik porturatu ziren, bagoietako biak gainez egindako kanale estuak ziren autoaren argi ahuletan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.

Non arraio porturatu behar gaituzte? iragan ostegunean Italiako Lampedusa uhartetik gertu ikusi eta nora ezean zihoan ontzia atzo porturatu zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 384. orr.

Haren esanetan, herenegun itsasoratu ziren hiru ontzien artean 400 kaxa sardina baino ez zituzten porturatu atzo.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

Hango kostaldean hiru egun nora ezean zebiltzan bi ontzitatik 75 etorkin bizirik porturatzea lortu zuten salbamendu taldeek.  Berria - Mundua   2006-03-09

La Habanan hiru aste generamatzala, zazpi galeoi dotore haiek porturatu zitzaizkigun, baita haien babesean zetozen hogei bat zamauntzi ere, guztiak Cartagena de Indiastik zetozenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 617. orr.

Almeidak, saminaren saminez, gorpua porturatu eta mediku bati baltsamatzeko eskatu zion.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

porturatu zen (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus