Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Hernanik ez dauka monumenturik, eliza arrunt bat -Pompadour estiloko portiko aberatsa duen arren-, udaletxe ezdeus bat. Koldo Izagirre «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 175. orr.
Eliza noizbait hustu delarik [...] oposizioak protagonismoa kentzen dio Azcarraga jeneralari, Grilo poeta insignea eta Castelar diputatu ezaguna besarkada baten bildu baitira portikoan, kazetariek inguratuak. Koldo Izagirre «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 165. orr.
Portikoari so egin geniola bai eta Kristoren erregetzaren errespetuan zeuden jendeari beha egon nintzela. Piarres Aintziart «Azken apeza», 2005 - 132. orr.
Barruko aldean bi pisu koloma ditu altueran, paretetatik urrun eta inguru guztian, peristiloetako portikoen antzera. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1550. orr.
Grekoek karratu baten formarekin eraikitzen dituzte foroak, portiko zabal eta bikoitzekin osatuta, koloma ugarirekin. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2170. orr.
Cella-ko paretak santutegitik kendu eta alboko portikoen kolomarteetan atxikita jarriz, espazio horrekin handitu egiten dute cella-ren tamaina. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2090. orr.
· Gloriaz ospatu zuten garaipen hura beren arpilaketa eta harrapakinekin, eta ateratako diruekin portiko pertsiarra eraiki zuten hiritar guztien adorea eta ekintza ospatzeko. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 430. orr.