Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

portero 1 iz futbolean, atezaina.

Ez genuen portero altu ilegorririk, baloiak Iribar edo Yazhinen moduko jauziz harrapatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 250. orr.

Futbolean bazuen maina, batik bat portero lanak egiten jartzen zutenean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 103. orr.

2 etxe eta kidekoetan, atezaina.

[Behatokiak] izan dira, adibidez, fabrika batzuetako portero eta atezainen kokagunean, edo hainbat mendizainen etxetako postuak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 53. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus