Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

porteria 1 iz futbolean, atea.

Erreglamentarioa deitzen zen futbol zelaiak hartzen zuen espaziorik hoberena, metalezko porteria saredunekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 128. orr.

Baloia porteria barruan geratu zen, Juamanuel joan zen ateratzera.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 125. orr.

Porteriatik hamaika pauso kontatu eta Emiliok baloia lurrean jarri zuen astiro.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 150. orr.

Mahaien arteko hutsuneek osatzen zituzten porteria irudikatuetan golak sartuz.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 102. orr.

2 etxe eta kidekoetan, atezaindegia.

Askok ezagutu dukete Arantzazuko Anaidiko porterian atezain, beti alegera.  Herria   2004-02-05

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus