Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

portatu, porta, portatzen 1 da ad jokatu, aritu. ik gobernatu.

Zer dioten gizonezkoek basamortuko emakumeok portatu beharko ginatekeen moduaz.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 137. orr.

Hori horrela izateak esan nahi du bere portaera, zeinaren bidez eta zeinean halako gizaki den heinean, nabarmendu egin behar dela portatzeko gainerako moduen artean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 11. orr.

Europak "bizi eta portatzeko jatorrizko idealetara" itzultzeko hartu zituen bideetako batzuei buruz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 96. orr.

Parisen, aipatutako urte horietan, bizitzeko, janzteko eta portatzeko modu ezohizkoak [...] zituzten artista-jendeei la bohème deitu zitzaien.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 173. orr.

Nola portatu da laguna zurekin bidaia honetan?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 305. orr.

2 (adizlagunekin)

Gaixo bat bezala portatzen ari zela ohartu orduko, buzoitik urrundu zen pausoa luzatuz, bere buruaz lotsatuta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.

Aita ondo portatzen da nirekin, eta askoz hobeto ulertzen dit.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 53. orr.

Gaizki portatzeagatik!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 110. orr.

Peterrek ere bazekien gizalegez portatzen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 51. orr.

Ikusleak hainbestean portatu ziren, txukun antzera.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 145. orr.

Bizitza honetan egiaren bila saiatzen direnak eta zintzo portatzen ahalegintzen direnak Jaungoikoaren hirikoak dira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 28. orr.

Hala ere, zera esan behar da Gortariren alde: gizon portatu dela, azkenean bere patua onartzen jakin duela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 180. orr.

Dotore portatu zen zuzendaria.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 15. orr.

Egiaz, ez dago zabarrago portatzerik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 63. orr.

Nik ere leial portatu behar nuen berarekin.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 41. orr.

Iruditzen zitzaidan hain gizabidetsu eta jator portatzean zetzala nire hutsa, hots, hain begiratu eta inozo izatean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 168. orr.

Hezita hobeto egongo direlako hezi gabe basati portatuko zirenak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 379. orr.

Horren ondoren amultsu portatzera behartzen nuen neure burua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 178. orr.

Oso abegitsu portatzen da nirekin, eta ni ikustera joatea egiaz gustatzen zaio, nik uste.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 243. orr.

Ezin hobeto portatu zinen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 157. orr.

Lehen beharbada zakar samar portatu nauk eta... ea noiz utzi behar nion hain ume portatzeari, kalte besterik ez zidala egiten-eta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 267. orr.

Zer ondo ari zaren portatzen gaur!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.

3 (zerbait) egoki egin.

Beteranoa portatu egin da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 140. orr.

-Azkenean portatu haiz, txinbo -esan zion Gorkak motor gainera salto eginez-.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 94. orr.

To, eta eutsi goiari, Werner, portatu haiz!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 85. orr.

-Oso ondo, oso ondo, ea aurrerantzean ere portatzen haizen!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 196. orr.

-Ea zuen orkestratxo hori portatzen den, eta bisean nik dakidan pieza bat jotzen digun, e Zabaleta?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 132. orr.

Epeak epe, portatu zaizkidan lagunak ere izan ditut.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 17. orr.

Eguraldia portatu zitzaien, ateri egon baitzen Kontxako pasealekutik Bulebarrerako bidean eta Bulebarrean jendeari euren eskaeren inguruko esku orriak banatzen egon ziren bitartean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus