Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

portale (orobat portal; Euskaltzaindiaren Hiztegian portale agertzen da) 1 iz harresi, gaztelu eta kideetako ate handia.

Jauregiko portalearen ondoan lotu zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 72. orr.

Santiagoko portaletik igaro ziren, Kale Nagusian sartu eta lekurik bazen galdetu zuten ostatuan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.

Herri zaharreko portaleko eskailerak igotzen dituzte, hiriko bi kale nagusiak korritu, eta erromantikoak iruditzen zaizkien lekuen eta apretagile taldeen argazkiak egiten dituzte.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 25. orr.

Noizbait heldu ziren burdinezko portale beltz handi bezain lazgarri baten aitzinera.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.

Hemendik goiti hilerrietako portaleak gakoz izanen direla aratsetan.  Herria   2005-11-10

Oroitzen naiz ere Hazparneko ikastegira bidali nindutelarik [...] sartzeko portale gainean idatzia zuen aholkua irakurri nuela: Ez lotsa, ez lokar!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 143. orr.

2 eskaratza, ataria.

Karpeta besapean, bazkalondoan dutxa bat hartu eta alkandora garbia janzteko desioz sartu zen 77 zenbakidun portalean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 10. orr.

Portalean sartu eta propagandaz betetako buzoia garbitu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 257. orr.

Eskailerak jaitsi eta, portaletik atera bezain laster, ezker-eskuin begiratu duzu badaezpada.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 15. orr.

3 irud/hed

Neure mihiari ausiki egiteko eta kolpe hartaz gustuari eta zaporeari portale guztien zerratzeko asmotan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 467. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus