Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Bi portaera dira posible, nahiz eta adostezinak izan, bakoitzak bere moralitatea baitu. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 110. orr.
Ezin zuen portaera hura eraman, bera beste modu batekoa zelako erabat. Bernardo Atxaga «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.
Ez zukeen bere portaera zuritu behar izango. Joxan Elosegi «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 108. orr.
Elizaren inguruan bildu ziren, buruak umil, ahalkea aurpegietan, beren portaera justifikatuko lukeen argudiorik gabe, biluzik ikararen aurrean. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 48. orr.
Frantziaren portaera salatu du gobernu independentistak. Berria - Mundua 2004-06-26
Virgilen portaera ez zen egiaz ikusten duen gizonarena, baina itsuarena ere ez. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 126. orr.
Portaeran gozoa, izaeraz lasaia, hitzetan atsegina, aholku ematen burutsua. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.
Lasai nago nire portaera zuzena izan delako. Migel Angel Mintegi «Denak du bere prezioa», 2002 - 122. orr.
Beren portaeragatik ez ziruditen senar-emazte. Juan Martin Elexpuru «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 41. orr.
Portaeraren ez-normaltasunak eta berbaldiaren normaltasunak kontraste harrigarria egiten zuten. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.
Etikarik gabeko portaera honek krisi larria eragin zuen NYT kazetan. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 27. orr.
AEBetako telebista kateen portaera da horren lekuko. Txema Ramirez de la Piscina «Ikus gaitzazuen», 2004 - 31. orr.
Polimeroen beste propietate garrantzitsu bat beroaren aurrean duten portaera da. Berria - Gaiak 2006-01-12
Tenperatura baxuetan [ferrojelek] material ferromagnetikoen portaera dute. Berria - Gaiak 2004-09-30
Portaera akasgabea izan zenuen sortu zintuzten egunetik, maltzurkeriaz jokatzen hasi zinen arte. Permachek kritikatu zuen PSOEren portaera bikoitza. Elizen arteko biblia Ez 28,15
Badirudi emearen portaera basatiak erraztu egiten duela arraren esperma isurketa. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 160. orr.
Kukuaren portaera harrigarria da hegaztien artean. J.M. Olaizola "Txiliku" «101 gau», 2000 - 109. orr.
Jarri belauniko haren aurrean eta barka eskatu alabarekin izan duzun portaera negargarriagatik... Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.
Oso portaera txarra; batere irekia ez izaeraz. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 326. orr.
Gazte denboran bere portaera lizunagatik kartzelaratu zuten. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 52. orr.
Eguzkiari jarraitzen dion lorearen portaera ikusgarria. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 145. orr.
Ba al dago portaera induktiborako justifikazio razionalik? Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.
Hogei urte bete baino lehen hiru aldiz agertu behar izan zuen hiriko agintarien aurrean eskandaluzko portaera izateagatik. J.M. Olaizola "Txiliku" «Bizitza eredugarriak», 2006 - 133. orr.
Errukizko portaera legendunekin, hau da, gizarteko pertsona miserable eta baztertuenekin. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.
Hemen aipatzen dena azaleko portaera da bakarrik. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 75. orr.
ELAri «muturreko portaera» izatea egotzi zion. Berria - Euskal Herria 2004-09-04
Beren lagunekiko portaera. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 394. orr.
Zutik eta belauniko jartzen zen une egokian, behar bezalako portaera gizalegezkoa izaten saiatzen zen. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 298. orr.
Oso-osoko menpetasuna izango da han aukeran egongo diren pertsonen portaera-araua. Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 239. orr.
Bere izaeraren arrastoak, portaera-eredu batzuk -onak eta ez hain onak-, giza kontzientzia bat. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 348. orr.
Portaera paradigma berria. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 82. orr.
Maitemindua nengoen; eta hurrengo egunetan ere, maitemindu-arketipoaren portaera-kanonari estu lotzen nintzaiola, halatsu ibili nintzen, Sararen irudia burutik baztertu ezinik. Joan Mari Irigoien «Ipuin batean bezala», 2002 - 127. orr.
Portaera kode bat adostu dute denen artean. Berria - Gaiak 2004-12-04
Sintomak nabarmen apaldu zaizkie, eta lobotomiaren ondoko portaera-arazo txikietariko batzuk baizik ez dituzte nabari. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 77. orr.
Gaitzak eragindako portaera-akatsak eta garuneko kalteak murrizteko hainbat txerto probatu dituzte. Berria - Gaiak 2004-10-31
Dagoeneko mutikoa ez zela hain ume eta beregan eragindako portaera-aldaketa zuela haren froga zuzena. Josu Landa «Odolbildua», 2002 - 98. orr.
Portaera-mota berriak patologia modura ezaugarritzen dira. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 87. orr.
Pentsaera eta portaera kontuetan, nor bere buruaren jabe izatea anormala izatea da, eta anormala izatea, berriz, gorrotatua izatea. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 29. orr.
Ba al dago arrazoiren bat giza portaera guztiak erakutsi ahal izateko, sexualak izan ezik? Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 41. orr.
Gaitzetsi egiten zuen bere ustez ume-portaera omen zena. Iñaki Mendiguren «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 178. orr.
Neure paziente postentzefalitiko batzuk ekarri zizkidan gogora, eta Touretteren sindromea duten batzuk ere bai, ikusiak bainizkien halako usaintzaile-portaerak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 213. orr.
Errenkadan ematen ditu Sendenek operatu ondoren halako "itsu-portaera" duten gaixoen kasuak nahiz "ikusteari uko" egiten diotenenak. Xabier Olarra «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.
Oro har, euskal panoraman, agertu izan diren kritika-portaera batzuek, ongi erakusten dute autore kanonizatuak gizonak direla... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 159. orr.