Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nahi gabe begiak portadako izenburu honetan iltzatu zaizkit: "Maitemin gene ahitua". Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.
Garai hartako kartelak, liburuetako portadak, pegatinak. Anjel Lertxundi «Mentura dugun artean», 2001 - 138. orr.
Lou Reedek aspaldiko disko bateko portadan zuen itxura zeukan. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 179. orr.
Durangon ikusi nuenean nire azken liburua, zuri-zuria besteen portada koloretsuen artean, erdi ezkutuan eta argitaletxerik gabe... Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 405. orr.
Hanover Squareko liburu-denda txiki batean egin nuen lehenengoz: inork begiratzen ez zidanean, pilatxoaren goiko liburuari buelta eman, eta nire portada azaleratu nuen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 43. orr.
Alkateak habano bat ekarri zion aitari, eta Blanco y Negro errebista ere bai, portadan jeneralisimoaren erretratua zekarrena zaldiekin, banderekin eta mairuekin. Joseba Sarrionandia «Kolosala izango da», 2003 - 122. orr.
Dagoen lekutik ondo baino hobeto ikusten du Marca-ren portadan Johann Cruyff-i buruzko titulua dela nagusi. Iban Zaldua «Traizioak», 2001 - 75. orr.
Tusquets-ek beste nobela bat argitaratu zuela La asesina ilustrada-ri zegokion portadarekin. Iban Zaldua «Itzalak», 2004 - 134. orr.
Ez ginen harritu euskarazko hiru portada soilik zeudela ikustean. Berria - Kultura 2004-06-26
Sukaldeko horma guztiak disko portadaz beteta ditu. Harkaitz Cano «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 101. orr.