Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nik ez nekien garai hartan porrusalda eta arrautza prejituak maneatzen besterik. Txillardegi «Putzu», 1999 - 302. orr.
Gure etxeko sukaldean ginen, eta marmitakoa edo porrusalda ari zen prestatzen, ez naiz oroitzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 161. orr.
Porrusalda egingo dizut, bale? Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 148. orr.
Goizean porrusalda, eguerdian azak. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 43. orr.
Lehen-lehenik aitatxiren porrusalda beroarazi zuen. Daniel Landart «Anaiaren azken hitza», 1999 - 142. orr.
Txapelketa hartan launa pieza jo zituzten bi bikoteek: fandangoa, arin-arina, trikitixa eta porrusalda. Xabier Etxabe «Lurtarra da begiratua», 2004 - 128. orr.
Hamabost pieza datoz bertan, sei jota edo "astiroko", sei porrusalda edo "arineko" eta hiru biribilketa edo martxa. Xabier Amuriza «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 20. orr.
Gaur entzuten diren porrusalda askoren copyrighta berea da. Pako Aristi «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 15. orr.