Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inoiz ez nuen ikasi porruak erretzen. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 105. orr.
Charlyk bertze porru bat egin zuen eta hainbat segundoz isilik erre genuen. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.
Porrua bildu zuen berberak piztuko zuen, hark egingo zuen lehenengo zupaldia, eta [...] aurpegiera serioz esango zuen, ahapeka: "jotzen du, bai". Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 107. orr.
Porru bat lotzen hasi zen laguna, zelofanezko poltsa tiki batetik marihuana iharra aterata. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.
Ebek porroa pasatu zidan. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 41. orr.
Porroari azken xurgada kendu eta itzali du harri baten kontra. Aingeru Epaltza «Lasto sua», 2005 - 72. orr.
Edanean barrezka ibili ohi ginen beti edo eskuarki, eta porru-erreketan aldiz serioa zen gure jarrera, ekintza debekatuak halako zerbait eskatzen zuelakoan. Xabier Mendiguren Elizegi «Nerabearen biluzia», 1999 - 107. orr.
Gorde samarrean piztu zuen Jonasek porru mutxikina. Pablo Sastre «Elurretan hotsak», 2004 - 54. orr.
Ttipik ni hautatu ninduen porru-jiraren segida-emaile. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.
· Haien bileretan, porro-mistelak lagun, ideia zaparradak bat-batean hasten ziren. «Kuskue tanden», 2004 - 42. orr.
Katxi bat garagardo eskuman eta marihuana porro bat ezkerrean. Sonia Gonzalez «Ugerra eta kedarra», 2003 - 136. orr.