Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

porrot 1 iz huts egitearen edo espero zena ez lortzearen ondorioa, porrot egitea.

Arrakasta gaur eta porrota bihar boladako haizearen menera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 345. orr.

Benetan ote da garrantzitsu amaiera, jakin badakigularik amaiera orok, garaipen edo porrot, heriotza duela benetako helmuga, eta hantxe ezabatuko dela?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 217. orr.

Bizitza horixe baitzen: gorputzaren galera, arimaren galera, giza galera porroskatua, azken finean porrota.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.

Saio berri bakoitzak hutsegite mordoa zekarren, baina porrot bakoitzak ez zituen ebazlegaiak adoregabetzen.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 434. orr.

Porrot hura irentsi nahi ez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 326. orr.

Porrot horiek esplika daitezke, baina ez desenkusatu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.

Porrot horren ondoren, Liu Pang mundu sinikoko nagusi bakar bihurtu zenean, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 48. orr.

Baina orain etxaldea uzten badut, porrota izango da niretzat, eta porrota eramango dut nire barruan bizitza osoan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 211. orr.

-Ez nauzu ezagutzen -esan nion lehor, porrota duintasunez eramateko prest.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 183. orr.

Etxean entzundakoagatik dakit ez zuela porrota irensten jakin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 114. orr.

Irratian entzun nuen haren oroitarrirako antolatu zuten diru-bilketa porrota izan dela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 48. orr.

Porrot hura garaitu behar nuen, nola edo hala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 191. orr.

Horregatik gindoazen beti porrotez porrot.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 176. orr.

Porrotak zatiketa eragiten du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 161. orr.

Porrotak, aldiz, inkoherentzia, aspertasun, eta batez ere hutsalkeria giro batean beratzen ditu gizonak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 24. orr.

Gu jada porrotaren umeak garelako.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 146. orr.

Hura izan zen porrotaren gakoa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 39. orr.

Porrotaren zapore mikatza ahosabaiari itsatsita gelditu zait betiko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 123. orr.

Besteek ez zioten erantzun, alderantziz, lurrera begira geratu edo bizkarra eman zioten porrotaren sentsazioa ezkutatu nahian.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 109. orr.

Bildu zituen bere ohar guztiak [...] bere hamahiru zatitako ikergai porrot joaren ezin konta ahala zirriborroak, eta erre egin zuen orrialde bakoitza bidoi batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.

2 (-en edo –ko atzizkiaren eskuinean)

Borges maitemin-sentiberarentzat, munduaren zentzugabekeria eta ezbide guztiak baino nahigabe handiagoa zen, agi danean, amodioaren porrota.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 22. orr.

Han hasi zen alemaniarren porrota.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 144. orr.

1934ko iraultzaren porrotaren ondoren ehunka preso, asturiarrak eta eibartarrak batez ere, sartu zituzten [San Kristobal gotorlekuan] eta bertan hil ziren haietako asko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 72. orr.

Ministro letradunen eta Hugolino kardinalaren presioak frantziskotar idealaren frakasoa eta Frantziskoren porrota ekarri zituela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 51. orr.

Estrategia horren porrotaz inork ez du gaur egun dudarik egiten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Mendebaldeko Kristandadea berriro anarkian erori zen Karlomagnoren Erromatar Inperio berri abortatuaren porrotaren ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 218. orr.

1588an, Espainiako Armada Garaitezinaren porrotak, espainiarrek Atlantikoan zuten nagusitasunaren bukaera ekarri zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

1892an, La Débâcle, non Sedango porrota, inperioaren amaiera, Hirugarren Errepublikaren aldarrikatzea, Parisko setioa, Komuna eta haren kontrako errepresioa kontatzen diren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

Oraingo porrota porrot, Chiracen UMP alderdiak gehiengo absolutua du oraindik Legebiltzarreko bi ganberetan.  Berria - Mundua   2004-03-31

Hitz hauekin, Venezuelako enpresarien buruak, inplizituki bada ere, erreferendumeko porrota onartu zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-08-18

Apenas egon zen eztabaidarik hauteskundeetako porrotari eman beharreko erantzunari edo aurrera begirako politikari buruz.  Berria - Mundua   2004-07-18

3 (izenondoekin)

Nahigaberen baten itzala zeraman nonbait arrastaka, edo porrot handiren baten zama.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 19. orr.

Ez distira handiz, baina porrot handirik ere gabe, Andres Hurtado aurrera zihoan bere karreran.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 72. orr.

Porrot ederra hire bizitza, Joseph Harland.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.

Drogen aurka bildu zuten amorru guztia beste batzuek, nahiz eta amorru haren jatorria ere aldaketa historikoak sortutako itxaropenen porrot mingarrian egon.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 92. orr.

Borrokaren azkena ez zen garaipena izan, porrot lotsagarria baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 298. orr.

Mutil-kontuetan izandako porrot amaigabeen berri ematen ari zen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 78. orr.

Horrek guztiak lasaitu egin ninduen, bizi-gogoa berpiztu zidan, eta denbora gutxian eman nion buelta porrot emozionalari.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 200. orr.

Barojak ezkontza burgesa ikusten du gizarte erakunde bat balitz bezala, ez aukera pertsonal bat; etsigarria, aurretiaz porrot sentimentalera eta afektibora bideratua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 13. orr.

Kerenskyren erregimena porrot hutsa izan zen, lastorik gabe adreiluak egiteko zereginaren zama baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 216. orr.

Garaitzak porrot partzialak behar dituela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 169. orr.

Etxe aldera egin zuen emeki Letuk, bere ametsen gordailua izan eta bere porrot erabatekoa oroitarazten zion hartara.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 261. orr.

Ondorioa Maraton, Salamina, Platea eta Mikaleko porrot historikoak izan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 239. orr.

1992an, berak kudeaturiko funtsekin Ingalaterrako Bankua porrot teknikoan utzi eta libra esterlina Europako diru sistematik atera zuena da G. Soros hau.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 238. orr.

4 (izenlagunekin)

Lan hura penitentzia-modu bereziki nekagarria izan zen, bere asmorik kutunenen bat-bateko porrotarengatik dolu egiteko modu bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 32. orr.

Balizko porrota, saiatu izanak goxatuko dio, eta hurrengorako eskarmentua pilatuko du gainera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 47. orr.

Otsailaren 8an, Amyk deitu zidan telefonoz: Virgilek erabateko porrota izan zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

Ezinbestekoa da, hala ere, bihar Harlondera iristea, erabateko porrota izango dugu bestela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 188. orr.

Halabeharraren haizeak gure aldera joka, lehendabiziko erasoaren ustekabeko porrota, Kapitain Handiaren heriotza.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 191. orr.

Lehenengo ekinaldian, ordea, izugarrizko porrota egin zuen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 301. orr.

Ikaragarrizko porrota.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 134. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Porrot sentsazio handi batek hartu ninduen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 48. orr.

Ezagutzen nuen lehendik porrot sentsazio hori, baina oraingoan argi neukan zer egin.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 78. orr.

Elizaren hierarkia-egitura [...] haustura- eta porrot-mehatxupean aurkitzen da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Bere pertsonan kristalizatzen ziren porrot mota guztiak, eta ez jada istripuz, patu existentzialez baizik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 143. orr.

Eta urduritasuna, beste behin ere porrot egunaren bezperan egon gaitezkeela pentsatzeak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 211. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskola-porrotarena, lan-merkatua ezinbestez utzi beharrarena, familia-taldearen hausturarena, egoitza-txartela ez berriztatzearena, eta abar.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

Ospitalean zegoen, erotzeko zorian (nerbio-porrotaren mugan).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 166. orr.

Aita-amen ezkon-porrotaren ondorioz zurztasunaren sareetan trabaturiko gure seme errukarri eta errugabearenganako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Zelotismoaren eta herodianismoaren auto-porrot uniformea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 271. orr.

7 porrot egin irabazpide batez edo egiteko batez mintzatuz, oker atera, huts egin, espero zena ez lortu.

Asko dira porrot egiten dutenak, gutxi, ordea, irabazten dutenak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 178. orr.

Pertsona zintzo batek nola ez du ba beti porrot egingo, jende faltsuz beteriko gizarte batean?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 142. orr.

Une batez, egia da, bazirudien Karlomagnok bere agintea ezarriko zuela eremu osoan; itxaropen horrek, dakigun bezala, porrot egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 357. orr.

Etorkizuneko matematikariek arrakasta izango ahal dute nik porrot egindako lekuan.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 284. orr.

Badoaz nire egunak, porrot dagite nire egitasmo eta ametsek.  Elizen arteko biblia   Jb 17,11

Bakides erabat lur joa gelditu zen, beraren asmo eta erasoek porrot egin zutelako.  Elizen arteko biblia   1 M 9,68

Gure izeben lur-sail pilo bat saldu eta torloju-fabrika bat muntatu zuen, laster egin zuen porrot.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.

Espedizioek porrot egin dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 246. orr.

8 (egin ezabaturik)

Hamaika saio egin nituen, eta denetan porrot.     «Kuskue tanden», 2004 - 164. orr.

Rafaren negozioak ere porrot, eta gero bestea etorri zen, emaztearekin etetea eta hori guztia.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 16. orr.

Nire poz guztiak, porrot.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 165. orr.

9 porrot eginarazi

Bati baino gehiagori porrot eginarazia zion, berari baino lehenago ere, kontu horrek.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 229. orr.

.«Garrantzi historikoko huts larria» izango litzateke Batasunak Eusko Jaurlaritzaren Estatutu Proposamenari «porrot eginaraztea».  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

10 porrot eragin

48ko errepublika, berriz, iruzur galanta zen, langileek porrot eragin zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 97. orr.

Hori erakutsi zuen danubiar printzerrietako errumaniar jendeak 1821ean, 110 urtez greziar fanarioten gobernuaren esperientzia bertan izan ondoren, Hypsilandiren erasoari porrot eragin ziotenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.

Akaziasekin elkartu zarelako, Jaunak porrot eragingo die zure lanei.  Elizen arteko biblia   2 Kro 20,37

11 porrota eragin

Xiiten iraultza islamikoak Mohamed Reza Pahlevi sha-aren porrota eragin zuen.  Berria - Mundua   2004-01-03

Lauko Finalean egoteko aukerarik ez duen arren, edozein talderen porrota eragin dezake, edozein garaitzeko moduko taldea baitu.  Berria - Kirola   2004-03-24

Ez da aztertzen zeintzuk izan diren porrota eragin duten faktoreak eta hortaz, ez da neurri zuzentzailerik proposatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Frantziak eta Alemaniak ere ez diote erraztasunik emango, Deskontu britainiarra negoziatu nahi ez izatea eta goi bileraren porrota eragitea egozten diotelako.Wafdean kidetuko bazina, Kontseilu Presidente Sidki Paxari bezalako batek porrota eragiten ahal dizu.  Berria - Harian   2005-06-19

Merkatu indartzen hasi guztietara zabaldu zen orduan mesfidantza, eta Long Term Capital Management estatubatuar inbertsio-funts handiaren porrota eragin zuen ia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aurkako porrot (7); bi porrot jaso (6); egin du porrot (5); egin zuen porrot (8); elkarrizketek porrot egin (7); ereduak porrot egin (4); estrategiak porrot egin (9); negoziazioek porrot egin (6); planak porrot egin (8); politikak porrot egin (7)

porrot bakarra (5)

porrot egin (380); porrot egin du (52); porrot egin dute (34); porrot egin izana (4); porrot egin ondoren (14); porrot egin ostean (5); porrot egin zuen (58); porrot egin zuten (25); porrot egina (5); porrot eginda (20); porrot egindako (15); porrot eginen (5); porrot eginez gero (14); porrot egingo (71); porrot egingo du (8); porrot egingo dute (11); porrot egitea (18); porrot egiteko (22); porrot egiteko zorian (4); porrot egiten (43); porrot egiten badu (7); porrot egiten du (9); porrot egiten dute (6)

porrot egoeran (5); porrot ekonomikoa (4); porrot gisa (4); porrot handia (12); porrot handia izan (5); porrot hutsa (5); porrot hutsa izan (4); porrot izugarria (6); porrot jarraian (6); porrot jaso ditu (5); porrot mingarria (14); porrot mingarria izan (4); porrot nabarmena (5); porrotez porrot (5); saioak porrot egin (11)

arrakasta edo porrota (7); aurkako porrota (12); azken porrota (8); behin betiko porrota (4); erabateko porrota (23); erabateko porrota izan (10); ereduen porrota (4); eskola porrota (7); hirugarren porrota (6); izandako porrota (12); kontrako porrota (5); lehen porrota (17); lehen porrota jaso (6); pentsamenduaren porrota (5); planaren porrota (7); politikaren porrota (13)

porrota ahazteko (6); porrota eragin (12); porrota eragin zuen (5); porrota erakusten (4); porrota gertatu (4); porrota ikusirik (5); porrota iragartzen (6); porrota islatzen (4); porrota izan (53); porrota izan da (11); porrota izan zen (6); porrota izango (15); porrota izango da (6); porrota jasan (6); porrota jaso (9); porrota litzateke (8); porrota onartu (13); porrota onartzea (4); porrota onartzen (4)

ppren porrota (6)

atzoko porrotak (7); aurkako porrotak (10); igandeko porrotak (4); izandako porrotak (5); porrotak izan (4); ppren porrotak (4)

aurkako porrotaren (4); izandako porrotaren (7); jasotako porrotaren (5); porrotaren arrazoi (4); porrotaren errua (7); porrotaren isla (4); porrotaren ondoren (25); porrotaren ondorioz (5); porrotaren ondotik (4); porrotaren ostean (11)

etsaien porrotaz (4)

azken bi porroten (5); bi porroten ostean (5); porroten ondoren (4); porroten ostean (17)

porrotez porrot (5)

porrotik handiena (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus