Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

porroskeria (orobat porroxkeria eta purruskeria) iz hutsalkeria.

Porroskeriak lehenik eta gero peza handiagoak gelditu dira Landesetako eta Gironde departamenduko hondartzetan, urrunago ere joanez Charente Maritime eta Vendee departamenduetaraino.  Herria   2003-01-09

Ardurenean, zenbat solas eta urrats, higatu artino, frangotan porroxkeria batzu baizik ez ukaiteko!  Herria   2002-11-21

Dena ere on, erranen dute ainitzek, bainan zinez % 1 hori purruskeria bat baizik ez da!  Herria   2002-10-03

Filipinetan orrona edo tenpesta izigarri batek herri horren ekialdea funditu du han gaindiko isla porroskeria bat ainitz hunkituz eta xehatuz.  Herria   2004-12-09

Ahal gehiago hitzeman, lanpostu gehiago hitzeman, diru gehiago hitzeman, hitzeman eta hitzeman... eta deusik ez, edo porroxkeriak!  Herria   2004-10-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus