Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Erreka bazterretan zeuden egur, trunko eta zuhaitz guziak airez aire herrestatu zituen, porroska mota guziekin batean, non ere zubietan kokatzen baitziren. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 88. orr.
Goitik etor daitezkeen porrosken zain egoteko ordez, herriak geroa bere gain hartuz baizik ez dezakeela egin aurrera. Berria - Ekonomia 2004-10-26
Legar xeheko hondartzan urak ekarri porroskak, adar mutur, xori eta arrain ustel. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 147. orr.
Gelditzen zaizkio oraino Frantziari, munduaren lau hegaletan, bere inperioaren hondarrak, hauek baitira: Kaledonia Berria, Polinesia, Réunion, Guyana, Guadalupe, Martinika, Mayotte edo beste zenbait porroska. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 77. orr.
Ozeano urdinean galduak diruditen lur porroska batzuk uli kakak bezain txikiak agertzen dira maparen gainean. Ramuntxo Etxeberri «Skyroom», 2004 - 167. orr.
Berriz ere, egun hotan petrolaki purruska batzu, batzuetan frango pikor larriak, ikusi dira itsas-hegi hortan. Herria 2003-06-19
Ostia porroskak banatzen ditu ahurtaraka katiximaren ondotik, hortzekin krask eta krask haurrak loriatzen baitira. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.
Gelditzen zitzaien gau porroska bera galtzea batzuei soberaxko idurituko bazitzaien ere [...] elkartasuna denen gainetik zegoen. Eneko Bidegain «Anbroxio», 2002 - 24. orr.
Larunbatean Ax-les-Thermes-eko gainetaraino egin du berea segundu porroska bat bereganatuz Armstrong eta haren artean 15 segunduren diferentzia dela bakarrik. Herria 2003-07-24
Jakitate porroska zenbait bildu. Michel Oronoz «Oilandoiko ermita», 2001 - 61. orr.
ogi porroska (3)