Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
porrokatzaile izond porrokatzen duena. ik suntsitzaile.
Abasek lortua zuen neskaren egonezin porrokatzaile hura doi bat eztitzea, baina begien bistan zegoen hura ez zela bere gogobeteko gizona. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 187. orr.
Ni hotzikara porrokatzaile batek zeharkatu nau buruko ile garaienetatik oinetako behatz ttikienaren atzazaleraino. Patxi Zubizarreta «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 276. orr.
Bizi esperientzia aski laburrekoa izan arren, haren handinahi porrokatzaileak eta berezko zakarkeriak eta larderiak hartaratua, ongi ohartzen zen ezen amildegi bat zegoela berak maite zuen gaztearen eta amesten zuen pertsonaiaren artean. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 113. orr.