Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Harriak berez bigunak eta porotsuak izaten direnez, erabat lehortzen dute morteroa, ur guztia xukatuz. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.
Zakila, gorputz porotsua izanik, odolez bete litekeela eta bigunetik gogorrera igaro. Xabier Mendiguren Elizegi «16 ipuin amodiozko», 2002 - 213. orr.
Sarreratik 2-3 zentimetrora himenaren mintz porotsua dago. Luis Elberdin «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.
Erregai-pila baten oinarrizko unitatea «monogelatxoa» deritzona da, bi elektrodo porotsuen artean elektrolitozko xafla ipinitakoan sortutako sandwicha. Berria - Gaiak 2004-06-03
Porotsua dugu gogoa ahanzturarekiko; ni neu ere faltsatuz eta galduz noa, urteen higadura lazgarriaren mende, Beatrizen hazpegiak. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 174. orr.